Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI) eragiketak Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenten eta langile okupatuen bilakaerari buruzko koiuntura-izaerako adierazle-multzoa eskaintzen du, bai termino nominaletan, bai errealetan. Merkataritzarako eta Zerbitzuetarako eta azpisektoreen arabera kalkulatzen da, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalari (JESN 2009) jarraituz, Euskal AErako eta lurraldeka.
Egutegiaren eraginak (lanegun eta festa egun kopurua) zuzendutako indizeak urte artean konparatzeko moduko datuak eskaintzen ditu; hiruhilekoen arteko konparazioetarako, berriz, indize desestazionalizatuak erabiltzen dira (urtebete baino txikiagoko aldiko gorabeheren eragina zuzenduta).
Azken prentsa oharrak
Azken eguneratzea > 2023/11/16
Merkataritza. Urte arteko aldakuntza (%) (2024/I)
-2,1
Merkataritza. Hiruhilekoen arteko aldakuntza (%) (2024/I)
-0,1
Zerbitzuak. Urte arteko aldakuntza (%) (2024/I)
2,4
Zerbitzuak. Hiruhilekoen arteko aldakuntza (%) (2024/I)
1,4