Europako Berrikuntza Adierazleen Panelaren -EIS- helburu nagusia 27-EBko estatuen berrikuntzaren emaitzaren konparaziozko analisia egitea da, baita ere ikerkuntza eta berrikuntza sistemen indar eta ahuleziak ezagutzea. Lau bloke nagusitan egituratzen da, hamabi dimentsiotan, 32 adierazletan; haietatik dimentsioen pisua erakusten duen indize konposatua kalkulatzen da. 28-EBko estatuak, adierazle konposatuaren puntuazioaren arabera, lau kategoriatan sailka daitezke: berrikuntzako liderrak, berritzaile indartsuak, berritzaile moderatuak eta berritzaile emergenteak. Euskal AEko errendimendua 27-EBkoarekin alderatzen da.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2024
Azken eguneratzea > 2024/10/28
Hurrengo eguneratzea: > 2025/10