“Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak” helburua da Euskal AEn dauden eta udalerri mailan zehaztuta dauden etxebizitzei buruzko urteko datuak lortzea. Zehazki, honako hauei buruzko informazioa zabaltzen da: tipologia, etxebizitzaren tamaina, azalera, edukitze-erregimena eta egoiliarren kopurua, besteak beste, bai eta etxebizitzaren eta eraikinaren ekipamendua ere. Eragiketa estatistiko hau administrazio-iturrien tratamenduan eta erabilera nagusian oinarritzen da, informazioa zuzenean jaso gabe.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2023
Azken eguneratzea > 2024/07/22
Hurrengo eguneratzea: > 2025/07
Etxebizitzen kopurua (2023)
1.081.647
Aurreko urtearekin alderatuta (%) (2023)
0,2