Materialen fluxuaren estatistika. Urtean behin baliabide materialen kontsumoaren eraginkortasuna neurtzea da helburu orokorra. Materialen fluxuaren analisiari esker, baliabide naturalak nola darabiltzagun ikusteko adierazle agregatu batzuk lor daitezke. Adierazle horietatik, baliabideen produktibitateari (eko-efizientziari) buruzko adierazleak erator daitezke, BPGd-ari eta beste ekonomia- eta enplegu-adierazle batzuei loturik; bai eta bizi-estiloak begiztatzeko intentsitate-adierazleak ere, biztanleriaren tamaina eta beste adierazle demografiko batzuk kontuan hartuta.
Informazio gehiago saileko estatistika-atarian.