Euskal gizarte-ekonomiaren estatistikak EAEko gizarte-ekonomiaren kontu ekonomikoen makromagnitude esanguratsuenak ezagutu nahi ditu, eta ekonomiari eta enpleguari dagokienez euskal sistema ekonomikoan benetan zer dimentsio duen mugatu. Alde horretatik, eragiketa hau gizarte-ekonomiako enpresa-establezimendu guztiei aplikatzen zaie, erreferentziako urte ekonomikoan izan dituzten diru-sarreren eta gastuen kontuak eta magnitude ekonomiko nagusiak aztertuta. Bi urtez behin biltzen eta zabaltzen dira datuak.
Informazio gehiago saileko estatistika-atarian.