IKTen industria izeneko sintesi gisako estatistika-eragiketa egiteko Euskal Autonomia Erkidegoan egindako beste inkesta batzuetako informazioa hartuko da kontuan. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien sektore barruan manufaktura eta zerbitzuen sektoreak daude; hauen jarduera nagusia teknologia horien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboari daude lotuta. Atal honen helburua da sektore horretako jarduerak erkidegoan duen garrantzia neurtzea.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2024
Azken eguneratzea > 2024/12/18