Nomenklatura konbinatua 2022
2022ko Nomenklatura Konbinatua (CN 2022) Europar Batasunean kanpo-merkataritzako estatistiketan erabilitako salgaien sailkapena da. Europako Batzordeko "Fiskalitatea eta Aduana Batasuna" Zuzendaritza Nagusiak ere erabiltzen du aduana-eskubideen ondorioetarako. Sailkapena munduko Sistema Harmonizatu Estandarrean (SA 2022) oinarritzen da. Sistema hori azpibanatu egiten da kanpo-merkataritzaren, nekazaritza-erregulazioaren eta aduana-muga-zergen helburuetarako beharrezkoa denean.