Europako Kontu Sistemak kontabilitate-arau homogeneoak eskaini eta Input-Output (I-O) metodoaren erabilpenari eusten dio. Erlazionatutako taula-sistema da, zeina ekoizpen sektoreen arteko fluxu ekonomikoa irudikatzen saiatzen baita. Ekoizpen unitateak adar homogeneizatuetan taldekatu eta haien arteko fluxua jasotzen da, baita balio erantsiaren ekoizpen faktoreen arteko banaketa. Sorrerako Input-Output taula eta helburuko Input-Output taula zabaltzen dira, biak oinarrizko prezioetan eta taula simetrikoa oinarri urteetan. Input-Output taulek oinarri-urtea ezartzen laguntzen dute, zeina erreferentzia komuna baita Euskal AEko estatistika ekonomikoetan.