Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda (JEGID) eragiketak informazioa jasotzen du Euskal AEn jarduera ekonomikoak egiten dituzten establezimenduen eta enpresena; oinarrizko egiturazko informazioa ematen du jarduera ekonomikoaren sektoreen gainean eta erreferentzi-markoa da zentsuak eta inkestak egiteko; erkidegoko establezimenduetan lanean ari den biztanleriaren azterketa ere ahalbidetzen du. JEGIDek Enpresak sortzeari eta desegiteari buruzko estatistikaren eta Ekipamendu eta zerbitzuen inbentarioaren oinarri gisa balio ditu. Lehenak, denbora igaro ahala sortzen eta desegiten den enpresa eta establezimendu kopurua zenbatzen du; horretarako, sektore ekonomiko guztiak, lurralde-eremuak eta unitate horien bestelako ezaugarriak (nortasun juridikoa edo tamaina, esaterako) hartzen dira kontuan. Bigarrenak, LurData zerbitzuaren bitartez, informazio estatistikoa eskaintzen du ostalaritza, merkataritza, hezkuntza, kultura, gizarte eta osasuneko zerbitzuen hornidurari buruz, lurralde-xehetasun handiarekin eta berezitasun batekin: erabiltzaileak berak erabakitzen du zein eremu geografiko ezagutu nahi duen. Datu estatistikoak zabaltzeko modu hori Eusko Jaurlaritzaren Informazio Geografikoaren Sistema erabiltzean oinarritzen da, zeinek GeoEuskadi izena duen.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2024/01/01
Azken eguneratzea > 2024/11/28