Euskadiko AEko Azalera handietako eta elikagai kateetako merkataritza sektorearen salmenten eta langile okupatuen bilakaerari buruzko egoeraren adierazle zuzena da azalera handietako eta elikagai-kateetako merkataritza-indizea. Azalera handiko establezimendutzat jotzen dira 2.500 metro karratuko azalera edo hortik gorako azalera duten establezimenduak. Bestetik, elikagai-katetzat jotzen dira gutxienez hiru lokal dituzten (azalera handikoak barne hartuta, edukitzekotan) eta 100 langiletik gora dituzten enpresa guztiak. Informazioa lurralde historikoen mailan zabaltzen da 2015etik.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2025EKO URRIA
Azken eguneratzea > 2025/11/27
Urte arteko aldakuntza (%) (Urria 2025)
-0,1
Hilabete arteko aldakuntza (%) (Urria 2025)
-1,2