Euskal Gazteria. Lau urtez behin egiten da. EAEko gazteen iritziak eta jarrerak aztertzen dira, honelako gai batzuei dagokienez: familia, lan-egoera, aisialdia eta denbora librea, euskara, sexualitatea, egoera pertsonalari eta orokorrari buruz egiten duten balorazioa, jarrera politikoak, erlijioa eta jokabide eta balio sozialak.
Horrekin guztiarekin, gazteen egoeraren azterketa egin nahi da, gazteen ikuspegitik (15 eta 29 urte bitarteko adina), eta, ahal den neurrian, azterlanari aberastasun handiagoa emango dioten kanpoko datuekin osatu.
Informazio gehiago saileko estatistika-atarian.