
Gaur, urriak 20, Estatistikaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Horrela, Nazio Batuen Batzar Nagusiak herrialde baten bilakaeraren adierazle fidagarriak sortuko dituen azpiegitura estatistiko iraunkorra izatearen garrantzia aldarrikatzen du. Halaber, kalitatezko informazio estatistiko ofizialaren bermea nabarmentzen da, garapen iraunkorraren alde ondo oinarritutako erabakiak hartzeko.
Aurtengo goiburua "Aldaketa bultzatzen guztiontzako kalitatezko datu eta estatistikekin" da. Bizitzen ari garen desinformazioaren garai honetan, Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, kalitatezko estatistikaren balioa aldarrikatu nahi du, eta eskerrak eman nahi dizkie pertsona, enpresa eta erakunde publiko eta pribatu guztiei estatistika hori ahalbidetzen duten benetako datuak ematen saiatzeagatik.

