HomeFAQ: Galdera ohikoenak

FAQ: Galdera ohikoenak

Atal honetan informazio zerbitzuan jasotzen duten galderarik ohikoenak, eta erantzunak baita ere bildu ditugu. Modu honetan gure erabiltzaileei sortzen den zalantza kopuru handia argitzea espero dugu.

Zure galderaren erantzuna ez baduzu orrialde honetan aurkitzen, inprimaki elektroniko honen bidez gurekin komunikatzeko zalantzarik ez eduki. Gehienez hiru lan egunen buruan erantzun bat eskaintzen ahaleginduko gara.

  1. Informazio estatistikoa orokorrean
  2. KPI. Kontsumo-prezioen indizea
  3. Biztanleriaren datuak
  4. Zein irizpide erabiltzen dira estatistika ofíciala erantzun behar duten pertsonak aukeratzeko?
  5. Zeintzuk dira estatistika ofíciala erantzun behar duten enpresak aukeratzeko orduan erabiltzen diren irizpideak?
  6. Datuen konfidentzialtasuna
  7. Beharrezkoa da estatistika oficial baten galde-sortei erantzutea?
  8. Zergatik ez dira jada existitzen diren beste estatistika edo informazio administratiboa erabiltzen?
  1. Informazio estatistikoa orokorreangora

    Non aurkitu dezaket informazio estatistikoa?

    Eustaten informazio estatistiko guztia web orrialde honetan zabaltzen da, eta honen lokalizazioa ahalik eta errazena izan dadin gai eta azpigaika egituratua dago. Aukeratu zure intereseko gaia eta atala edo idatzi bilatzailean erlazionatutako hitza. Web orrialdean sartutako informazioak zabaldutako operazio estatistikoaren detaile osoa barneratzen du, bai datu estatistiko bai informazio metodologikoari dagokiona.

    Zenbatean behin eguneratzen da informazio estatistikoa?

    Interneten dagoen informazio estatistikoa momentu oro eguneratua dago, internet-a emaitza estatistikoak zabaltzeko Eustatek erabilitako bide erabiliena baita.

    Nola jakiten da datuak noiz eguneratzen diren

    Eustateko datuak abaguneko estatistikarako zabaltzearen data zehatza adierazten duen (hilabeteko edo hiruhilabeteko epealdia) eta estatistika estrukturalei buruz zein hilabetetan datzan (urteko edo urte bete baino gehiagoko epealdia) jakiteko, egutegi zorrotz bat jarraitzen dute.

    Web orrialdean zabaldutakoa baino informazio estatistiko zehatzagoa lor daiteke?

    Informazioa zabaltzen den eransgabeketa (sektorekoa, lurraldekoa, etab.) gehiagorekin lortzea posiblea da, baina hau beti eskatu behar da neurriz egindako eskaera bezala. Neurriz egindako eskaera ez da beti bideragarria izaten eta zerbitzua izango da honen bideragarritasuna aztertuko duen inkestaren arduraduna. Eskaera bideragarria denean Prezioen ordenan onartutakoan oinarrituz, eskaerategian fakturatzen diren egite kostu batzuk sortzen dira, eta aldez aurretik zenbatekoaren berri ematen zaizu.

    Eustatek web orrialdean zabaldutakoak baino lehenagokoak diren datuak kontsultatu daitezke?

    Informazioa bilatzen ari zaren operazio estatistikoa desiratutako datan jada burutzen bazen, Eustateko Datu basean eskuragarri egongo da.

  2. KPI. Kontsumo prezioen indizeagora

    Non aurki daitezke azken aldiz zabaldutako KPIaren datuak?

    KPI

    Zein hilabete sartu behar dira urte oso bateko epealdiko KPIaren bariazioa kalkulatzeko? Hasiera eta bukaera hilabeteak errepikatu behar dira?

    Epealdi bat 12 hilabetekoa izateko hasierakoa eta bukaerakoa hilabete berak izan behar dira. Hau da, 2004ko irailean KPIak jasandako urteko bariazioa kalkulatu nahi badugu 2003ko iraila 2004ko irailekoarekin konparatu beharko dugu (12 hilabete), eta ez 2003ko abuztua 2004ko irailarekin (13 hilabete), ezta 2003ko urria 2004ko irailarekin (11 hilabete). Hau horrela izan behar da indizeak hilabeteko azken egunari dagozkielako, gero 2003ko iraila hartzean hilabete hau ez litzateke kalkuluaren barnean egongo, baina bai 2004ko iraila.

    Zein da aukeratu beharko litzatekeen epealdia urte naturaleko bariazioa eskuratzeko?

    Urte natural hau abendua-abendua epealdia kontutan hartuz eskuratzen da. Honela zergatik egin behar denaren azalpena aurreko atalean agertzen da.

  3. Biztanleriaren datuakgora

    Zein da Euskal AEko biztanleria?

    Biztanleriaren zifrak biztanleriaren udalerriko Estatistikatik datozenak dira (010154 kodea Estatistikaren Euskal Planean), eta urtero publikatzen dira urtero abenduak 31ko erreferentzia datarekin.

    Horrez gain, Biztanleri Erroldaren bidez lortutako biztanleri zifrak publikatzen dira eta hauek aurregogoeta soilik estatistikoa dute.

    Zein da biztanleri zifretan eman daitekeen lurraldeko eransgabeketaren maila gorena?

    Biztanleriaren zifrak lurraldeko eransgabeketa handi baten bidez lor daitezke; baina beti estatistikoak soilik diren ondorearekin izango litzateke. Populazio eta Etxebizitza Erroldak eta Populazio eta Etxebizitza Estatistikak udalerri bakoitzeko entitate eta auzo guztien populazioa daukate.

  4. Zein irizpide erabiltzen dira estatistika ofizialean erantzuteko pertsonak aukeratzean?gora

    Estatistika ofizialen parte handi bat ereduen bidez egiten dira, hau da, ausaz aukeratutako pertsonen bidez, aztertu nahi den biztanleri osoaren adierazgarri izateko moduan. Zentzu honetan, sexuaren, adinaren, bizilekuaren edo antzeko datuen arabera pertsonak aukeratzeko ohitura dago.

    Eredu baten parte hartu behar duten pertsonak aukeratzeko, Eustat-ek Euskal AEko Biztanleriaren Erregistroa erabiltzen du. Etxebizitzen aukeraketaren kasuan Etxebizitzen Direktorioa erabiltzen da.

    Inkesta telefonikoen kasuan, telefono zenbakiak erabilera publikoko direktorio telefonikoetatik lortzen dira.

  5. Zeintzuk dira estatistika ofizial bat erantzun behar duten enpresa bat aukeratzeko orduan erabiltzen diren irizpideak?gora

    Normalean, eredu bat egiten da, enpresen aukeraketa aleatorio bat Eustat-eko Ekintza Ekonomikoaren Direktoriotik abiatuz (EEDIR). Aukeraketa honek antzeko ezaugarriak dituzten beste enpresa batzuk ordezkatu behar ditu ahal duen gehien, adibidez, ekintza mota edo langile kopuruan. Multzoan, ereduaren parte diren enpresek aztertu nahi den sektore edo ekintza ekonomiko osoa ordezkatzen dute. Enpresa batzuk beti ereduan sartuta egon behar dute parte diren lurralde edo ekintzan substantiboki laguntzen baitute, beraien informaziorik gabe ezin da posible datu fidagarririk lortzea.

    Beste alde batetik, enpresei egindako inkesta kopuru txiki bat errolda motakoak dira, hau da, tamaina bateko edo eremu berekoak diren ekintza adierazgarriren bat duten enpresa guztiak sartzen dira. Beste kasu batzuetan, analisi guneak enpresa gutxi barneratzen dituenean edo enpresa desberdinak direnean beraien artean enpresa guztien errolda erabiltzen da, beraz, eredu batek ez du bere osotasunean aztertutako eremuaren osotasuna islatzen..

  6. Datuen konfidentzialtasunagora

    Eustaten bidez pertsona edo enpresa bati buruz informazioa lor daiteke?

    Ez. Eustatek ez du kudeatzen duen edozein motako erregistro edo inkestetan parte hartzen duten ez enpresa eta ez pertsonen datu nominatiborik errazten, informazio mota hau sekretu estatistikoaren bidez babestua baitago.

  7. Estatistika ofizial baten galde-sortei erantzuna ematea beharrezkoa da?gora

    Galde-sorten erantzunean biztanleri eta enpresen kolaborazioa legalki beharrezkoa da, interes publikoaren izaera baitu, Eusko Jaurlaritzak finkatua, Estatistikaren Euskal Planean eta beraien estatistika ekintzen (Euskadiko Komunitate Autonomoko Estatistikaren, apirilak 23ko, 4/1986 Legea, artikuluak 9tik 16ra eta 19tik 23ra) Urteko Programetan integratuta dauden estatistika guztietatik. Honekin erantzunen kuota egokia ziurtatzen da eta, beraz, emaitza estatistiko fidagarriak.

  8. Zergatik ez dira jada existitzen diren beste estatistika edo informazio administratiboa erabiltzen?gora

    Ahal den guztietan, estatistika ofizialen erakunde ekoizleak biztanleriaren parte batek eta Administrazio publikoko enpresek jada hornitutako datuak aprobetxatzen dituzte, beraien erlazio juridiko-administratiboen motiboarekin.

    Hala ere, erregistro administratibo hauek ez dute Eusko Jaurlaritzak, agente ekonomiko eta sozialek edo estatistikaren erabiltzaile desberdinek eskatzen duen informazio guztia, horregatik askotan hauek osatu edo eguneratzen dituzten inkesta espezifikoen burutzea beharrezkoa da.

    Edozein kasutan, Eustat eta Euskal AEko gainontzeko sistema estatistikoaren erakundeek udalerriari edo enpresei zuzendutako inkesten kopurua nabarmenki murrizten ahalegintzen dira, eta informatzailearentzako inkesta desberdinak azaltzen duten karga eta biztanleriaren aldetik datu zehatzak lortzeko duten beharraren araberako oreka bilatzen dute. Hau dela eta, Eustat-ek, beste ekintza batzuen artean, INErekin kolaborazio akordio egonkorrak ezarri ditu ekintza elkartuak egiteko estatistiken bikoizketa saihesteko helburuarekin.

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar