Eraikuntzako kostuen indizea

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Eraikuntzareno kostuen indizea
Eragiketaren kodea
182480 (Euskal Estatistika Plana)
OErakunde arduraduna
Eustat
Maiztasuna
Hilerokoa
Eragiketa-mota
Sintesia
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki
Estatistika- eta administrazio-datuak batera erabiltzea

Helburuak

Estatistika-eragiketa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegorako eraikuntzako kostuen indizea lortzea da. Indize hori eraikuntza-sektoreko kostuek (bitarteko kontsumoen kostua eta laneskuaren kostuak) duten bilakaeraren gutxi gorabeherako adierazle da.

Bistan denez, adierazle horrek ez du produkzioaren azken prezioari eragiten dioten kostu guztiak neurtzeko aukera ematen, kapitalarekin eta enpresa-mozkinarekin lotutako kostuak falta baitira. Azken kostu horietarako adierazlea ezin izan daitekeenez, eta bitarteko kostuek eta laneskuaren kostuak sektoreko faktoreen kostuko ekoizpen-balioa delakoaren ehuneko handia hartzen dutenez, honako hau adierazle egokia dugu eraikuntzako kostuen bilakaera gutxi gorabehera zein izan den jakiteko.

Adierazle hau ondorengo behar hauei erantzuteko taxutu zen:

  • Diru-aldagaien deflazioa ahalbidetzea (hartara, horien bilakaera benetako kopuruetan azter daiteke) eta neurketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko bertako deflaktoreekin.
  • Prezioetara kostuen aldetik hurbiltzea. Izan ere, eraikuntza-sektorerako produkzio-prezioen indizea kalkulatzeko zaila denez (sektore berezia, heterogeneoa eta produkzio-prozesu luzekoa delako), hala egitea komeni da.
  • Faktoreen kostuan, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia osoaren balio erantsi gordinaren garrantzia gure ekonomiako giltza-sektoretzat jo behar da, bere erosketekin eta eskaintzarekin berari lotutako beste sektore batzuei bultza egiten dielako.

Eremua

Biztanleria-eremua:
eraikuntzako kostuen indizeak bere baitan hartzen du JESN-09ko F sekzioa.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegorako egiten da eraikuntzako kostuen indizea, ez da lurralde historiko bakoitzerako indizerik egiten.
Denbora-eremua:
Eraikuntzaren kostuen indizea hiru hilero kalkulatzen da.

Kontzeptuak eta Definizioak

https://www.eustat.eus/estadisticas/tema_130/opt_1/tipo_5/ti_indice-de-costes-de-la-construccion/temas.html#el

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak
  • Estatistika taulak
  • Banku-datua
  • Euskal urtekari estatistikoa 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar