back

Biztanleria-piramide interaktiboa

Sarrerasubir

Tresna honek 1976tik 2026ra bitarteko lurraldeko zein udalerrietako biztanleria-piramideak ikusteko aukera eskaintzen du.

Biztanleria-piramide interaktiboa

Pantailaren ezker aldean honakoak erakusten dira:

  • Aukeraturiko urteko biztanleria-piramidea (goiko aldean). Bi motatako biztanleria-piramideak erabiltzen dira: 1200 biztanle baino gehiagoko eremu geografikoetan adin guztiak irudikatzen diren piramideak erabiltzen dira eta kontrako kasuan adinak 5 urtekako tarteetan taldekatzen diren piramideak.
  • Piramidearen animaziorako kontrola eta beste aukera batzuk.

Eskuin aldean honakoak aurkitzen dira, goitik behera:

  • Eremu geografikoa hautatzeko aukerak.
  • Piramidearen ezaugarriak islatzen diren informazio-eremua. Adin bat aukeratu edota adin edo adin-tarte batera kurtsorea hurbiltzean, dagokion informazioa erakusten da.
  • Biztanleria osoaren banaketa hiru adin-tartetan, taula batean (guztira, ehunekoak eta sexu ratioa). Adin-tarteak aldatzeko aukera dago.
  • Behe aldeko lerro-grafikoa. Biztanleria osoaren eboluzioa erakusteaz gain, urte ezberdinetako piramideak aukeratzea ahalbidetzen du.

Adin (edo adin-tarte) baten informazioa erakutsisubir

Pantailaren eskuin aldeko informazio-eremuak aukeratutako piramidearen informazio orokorra eskaintzen du. Piramidearen gaineko akzioek aipaturiko informazio-eremua eguneratzea eragiten dute, aukeraturiko adinaren (edo adin-tartearen) informazioa erakutsiz. Piramidearen barren gainean bi ekintza posible daude:

  • Klik egitea. Informazioa finko geratzen da beste hautaketa berri bat egin arte edota hautaturiko adinaren gainean berriro klik egin arte. Aukera hau adin guztiak erakusten dituzten piramideetan (taldekatu gabe) bakarrik da erabilgarria.
  • Kurtsorea hurbiltzea. Momentu horretan kurtsoreak erakusten duen barrari (adin edo adin-tarteari) buruzko informazioa erakusten da.

Aipaturiko bi ekintzak piramidean islatzen dira, aukeraturiko adin (edo adin-tartea) laranjaz koloreztatuz.

Aukeraturiko adinari dagokion informazioa

Animaziorako aukeraksubir

Animaziorako atala hurrengoez osaturik dago: animaziorako kontrola, abiadura zehazteko kontrol mugikorra eta jarraitze-hautatzailea.

  • Animaziorako kontrola
    • Erreproduzitu. Urte ezberdinetako piramideen ondoz ondoko erreprodukzioa martxan jarri.
    • Gelditu. Animazioaren erreprodukzioa gelditu.
    • Errepikatu. Azken urtera iristean animazioaren erreprodukzioa berrabiaraztea ahalbidetzen duen aukera.
  • Abiadura zehazteko kontrol mugikorra. Erreprodukzio-abiadura finkatzeko aukera ematen duen barra.
  • Jarraitze-hautatzailea
    • Ez jarraitu ezer. Animazioan zehar biztanleria osoaren eboluzioa jarraitzea ahalbidetzen duen aukera
    • Belaunaldia jarraitu. Animazioan zehar aukeraturiko belaunaldiaren eboluzioa jarraitzea ahalbidetzen duen aukera
    • Adina jarraitu. Animazioan zehar aukeraturiko adinaren eboluzioa jarraitzea ahalbidetzen duen aukera

Animazioa

Piramidearen beste aukera batzuksubir

Hurrengoak piramidean islatzen dira, zuzenean:

  • Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsi.
  • Adin-tarteak erakutsi eta aldatu.

Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsisubir

Piramidearen behe-eskuin aldean dagoen "Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsi" aukera sakatzean, gizonezko kopurua nagusi den adin (edo adin-tarteak) erakusten dira. Jatorrizko piramidera bueltatzeko berriz sakatu aukera bera.

Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsi

Adin-tarteak erakutsi eta aldatusubir

Pantailako eskuin aldeko erdiko taulan ("Adin-tarteak") biztanleria osoaren banaketa erakusten da, hiru adin-tartetan banatuta. Bertan adin-tarte bakoitzeko biztanleria osoa, guztirako ehunekoak, gizonezkoenak eta emakumezkoenak eta sexu ratioa erakusten dira. "Adin-tarteak erakutsi eta aldatu" aukera sakatzean, piramidearen gainean barra mugikor bat erakusten da (laranjaz), barraren bi ertzetako edozein mugituz taulako adin-tarteak aldatzeko aukera eskaintzen duena.

Adin-tarteak erakutsi eta aldatu

Eremu geografikoa aukeratusubir

Eremu geografikoa aukeratzeko pantailako eskuin aldeko goiko parteko kaxan sakatu behar da. Aukera honekin hautatutako eremu geografikoaren inguruko datuak erakusten dira (Euskal AE, Araba/Álava, Bizkaia, Gipuzkoa). Hiru Lurralde Historikoetako edozein aukeratzean, aipaturiko kaxaren eskuin aldean aukeraturiko Lurralde Historikoko udalerriak dituen bigarren kaxa bat agertzen da.

Eremu geografikoa aukeratu

Biztanleria osoaren eboluzioasubir

Aukeraturiko eremu geografikoko biztanleria osoaren eboluzioren banaketa adierazten duen lerro-grafikoa. Sagua hurbiltzean, puntu horri dagokion informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da; hain zuzen, adierazten duen urtea eta biztanleria osoa. Barra bertikal urdinak bistaratzearen urtea adierazten du. Gainera, grafikoko eskuin aldeko zona grisak proiekzioak adierazten ditu, bakarrik Euskal AEaren eta hiru Lurralde Historikoen kasuan; kurtsorea hurbiltzean hori adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da grafikoaren gainean.

Biztanleria osoaren eboluzioa erakusteaz gain, urte ezberdinetako piramideak aukeratzea ahalbidetzen du, hurrengo atalean erakusten den bezala.

Biztanleria osoaren eboluzioa

Bistaratzearen urtea aldatusubir

Bi eratan alda daiteke bistaratzearen urtea:

  • Piramidea aldatzeko aukeren ("Piramideren beste aukera batzuk") azpian kokaturiko barra mugikorraren bidez. Barra ezkerrera edo eskuinera mugituz, urtea gehitu edo gutxitu egiten da, hurrenez hurren.
  • Biztanleria osoaren eboluzioa adierazten duen grafikoaren bidez. Kurtsorea grafikora gerturatzean agertzen den barra berdearen gainean klik eginez.

Bi kasuetan, urtea aldatzean urte horri dagozkion datuak kargatzen dira.

Bistaratzearen urtea aldatu

Teknikasubir

Tresna honek grafikoak bistaratzeko jqPlot liburutegia erabiltzen du. JavaScript-en erabilerak interaktibotasuna ahalbidetzen du, horregatik ezinbestekoa da nabigatzaileko JavaScript aukera aktibatuta izatea.

Plataforma anitzekoa da, beraz bai Android-en, iOS-en eta bai ohiko nabigatzailetan (Internet Explorer 8+, Firefox, Google Chrome, Safari, Opera) bistara daiteke.

Tresna guztiz funtzionala da, nahiz eta Internet Explorer 8-an era egokian funtzionatzeko "excanvas" plugina erabili. Hori dela eta datuak kargatzeko eta grafikoarekin elkar-eragiteko beste nabigatzaileetan baino denbora gehiago behar da. Prozesuak denbora gehiegi tardatzen badu, beste nabigatzaile bat erabiltzea gomendatzen da.