Mapa elkarreragilea
Sarrera
Tresna honek adierazle ezberdinek zenbait urtetan hartzen dituzten balioak bistaratzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileak berak aukera dezake Euskal AEko udalerrietako edo eskualdeetako datuak bistaratu nahi dituen

Pantailaren goiko aldean honakoak erakusten dira:
-
Erabiltzaileari bistaratu nahi duen gaia, adierazlea, Lurralde Historikoa, eskualdea edota udalerria hautatzeko aukera ematen dioten bost hautatzaile edo "spinner".
Pantailaren ezker aldean hurrengoak erakusten dira, goitik behera:
-
Hautaturiko adierazleak hartzen dituen balioen arabera koloreztaturik dagoen mapa geografiko elkarreragilea (eskualde edo udalerriak adierazten dituena, egindako
aukeraren arabera).
-
Mapako zein banaketa-diagramako koloreak interaktiboki aldatzeko aukera ematen duen legenda elkarreragilea.
-
Bistaratzearen animaziorako kontrola eta beste aukera batzuk.
Eskuin aldean honakoak aurkitzen dira, goitik behera:
-
Mapako zein banaketa-diagramako ezaugarriak islatzen diren informazio-zonaldea. Eskualde edo udalerri bat hautatzean (kasuaren arabera) edota kurtsorea mapa/banaketa-diagramako zonalde baten gainera gerturatzean (udalerri edo eskualdea), egindako aukerari dagokion
informazioa erakusten da.
-
Hautaturiko adierazleak eskualde edo udalerri (egindako aukeraren arabera) bakoitzean hartzen duen balioa irudikatzen duen banaketa-diagrama. Eskualdeetako datuak irudikatuz gero, banaketa-diagraman haietako bakoitzaren balioak irudikatuko dira Lurralde Historikoaren
arabera taldekatuta. Udalerrietako datuak erakusten badira, ordea, banaketa-diagramako bolatxoek udalerri bakoitzeko balioak adieraziko dituzte, eskualdeka zein Lurralde Historikoen arabera taldekatuta.
-
Banaketa-diagramako x-ardatzeko balio-tartea mugatzeko aukera ematen duen kontrol mugikorra.
-
Azpiko aldeko lerro-diagrama. Hautaturiko adierazlearen eboluzioa erakusteaz gain, bistaratzearen urtea aukeratzea ahalbidetzen du.
Hautatze-aukerak
Hurrengo aukerak bai mapan eta bai banaketa- zein lerro-diagrametan islatzen dira, zuzenean:
-
Bistaratzearen gaia zein adierazlea hautatu.
-
Bistaratzean nabarmendu nahi den zonalde geografikoa hautatu.
Bistaratzearen gaia zein adierazlea hautatu
Pantailaren goialdean agertzen diren lehen bi hautatzaile edo "spinner"-ek bistaratzearen gaia eta adierazlea hautatzeko aukera ematen dute, hurrenez hurren. Egindako aukerak bistaratzearen osagai
guztietan islatuko dira zuzenean, hau da, mapa geografiko, banaketa-diagrama eta lerro-diagrama elkarreragileetan.

Bistaratzean nabarmendu nahi den zonalde geografikoa hautatu
Bistaratzeko zonalde bat nabarmentzeko, hiru aukera posible daude:
- Zonaldea aukeratzea. Aukeraturiko zonaldea berdez nabarmenduta geratzen da beste bat aukeratu arte edo berau berriro hautatua izan arte. Eskuineko informazio-zonaldean eginiko aukerari dagokion informazioa erakusten da. Hiru ekintza posible daude:
- Mapako zonalde batean klik egin.
- Banaketa-diagramako bolatxo batean klik egin.
- Goiko aldeko hautatzaile edo "spinner"-ean zonaldea aukeratu.
- Zonaldea seinalatzea. Kurtsorea zonalde baten gainean dagoen bitartean, hau berdez nabarmenduta mantenduko da, eskuineko informazio-zonaldean hari dagokion informazioa erakusteaz gain (bestelako zonalderik aukeratuta egon ezean). Bi ekintza posible daude:
- Mapako zonalde batera kurtsorea hurbildu.
- Banaketa-diagramako bolatxo batera kurtsorea hurbildu.
- Zonaldean zooma gehitzea. Zonaldea aukeratzeak duen jokabide berdina du, baina kasu honetan mapa zonalde horretan zentratzen da, zooma gehituz. Aukera bakarra eskaintzen da:
- Mapako zonalde batean klik bikoitza egin.
Hiru kasuetan, eginiko aukerak lerro-diagraman ere islatzen dira, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan:

Bistaratzearen beste aukerak
Bistaratzeak eskaintzen dituen beste aukera batzuk hauek dira:
-
Mapan zooma ezarri. Mapako ezker aldeko + eta - botoien bidez egin daiteke (ikus hurrengo irudiko A aukera).
-
Bistaratzeko desagregazio-maila aukeratu. Mapan zein banaketa-diagraman eskualde edo udalerrien informazioa erakutsi (ikus hurrengo irudiko B aukera).

Legenda elkarreragilea
Kolore legendan balioak sei klaseetan daude multzokatuak, hasierako balioak adierazleari dagokion pertzentil banaketaren bidez lortzen direlarik.
Erabiltzaileak legendaren balioak aldatzeko ahalmena dauka, geziak gora eta behera mugituz. Hori egitean mapako eta banaketa-diagramako koloreak eguneratzen dira.

Animaziorako aukerak
Animaziorako atala hurrengoez osaturik dago: animaziorako kontrola eta abiadura zehazteko kontrol mugikorra.
-
Animaziorako kontrola
-
Erreproduzitu/Gelditu. Urte ezberdinetako datuen ondoz ondoko erreprodukzioa martxan jarri edo gelditu.
-
Errepikatu. Azken urtera iristean animazioaren erreprodukzioa berrabiaraztea ahalbidetzen duen aukera.
-
Abiadura zehazteko kontrol mugikorra. Erreprodukzio-abiadura finkatzeko aukera ematen duen barra.

Informazio-zonaldea
Bistaratzearen inguruko informazioa ematen duen zonaldea da. Goialdean aukeraturik dagoen urtea adierazten da eta behealdean zonalde desberdinei urte horretan dagozkien balioak agertzen dira. Besterik ezean, aukeraturiko adierazleak Euskal AEn duen balioa adierazten du, urdinez (ikus eskerreko irudia) eta zonalderen bat nabarmenduta badago (ikus eskuineko irudia), bi aukera daude:
-
Eskualdeetako datuak erakusten badira: aukeraturiko eskualdearen (granatez), dagokion Lurralde Historikoaren (urdin argiz) eta Euskal AE osoaren datuak (urdin ilunez) erakutsiko dira.
-
Udalerrietako datuak erakusten badira: aukeraturiko udalerriaren (granatez), dagokion eskualdearen (granate argiz), dagokion Lurralde Historikoaren (urdin argiz) eta Euskal AE osoaren datuak (urdin ilunez) erakutsiko dira.

Banaketa-diagrama azpiko kontrol mugikorra
Bere gainean dagoen banaketa-diagramako x-ardatzeko balio-tartearen mugak ezartzeko erabiltzen da. Horretarako bertan agertzen diren bi "eskuak" mugitu behar dira.

Hautaturiko adierazlearen eboluzioa
Aukeraturiko adierazlearen banaketa adierazten duen lerro-diagrama. Besterik ezean Euskal AEari dagozkion datuak erakusten dira (ikus ezkerreko irudia) eta zonalderen bat nabarmenduta egonez gero (ikus eskuineko irudia), bi aukera daude:
-
Eskualdeetako datuak erakusten badira: aukeraturiko eskualdearen (granatez), dagokion Lurralde Historikoaren (urdin argiz) eta Euskal AE osoaren datuak (urdin ilunez) erakutsiko dira.
-
Udalerrietako datuak erakusten badira: aukeraturiko udalerriaren (granatez), dagokion eskualdearen (granate argiz), dagokion Lurralde Historikoaren (urdin argiz) eta Euskal AE osoaren datuak (urdin ilunez) erakutsiko dira.
Bi kasuetan sagua puntu batera gerturatzean, irudikatzen diren serie guztiek urte horretan duten balioa adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da.
Aukeraturiko adierazlearen eboluzioa erakusteaz gain, bistaratzearen urtea hautatzeko aukera ematen du (ikus hurrengo atala).

Bistaratzearen urtea aldatu
Bi eratan alda daiteke bistaratzearen urtea:
-
Maparen azpian kokaturiko kontrol mugikorraren bidez. Barra ezkerrera edo eskuinera mugituz, urtea gehitu edo
gutxitu egiten da, hurrenez hurren.
-
Hautaturiko adierazlearen eboluzioa adierazten duen lerro-diagramaren bidez. Kurtsorea grafikora gerturatzean agertzen den barra berdearen gainean klik eginez.
Bi kasuetan, urtea aldatzean urte horri dagozkion datuak kargatzen dira.

Teknika
Tresna honek grafikoak sortzeko jqPlot eta mapa sortzeko Leaflet liburutegiak erabiltzen ditu. JavaScript-en erabilerak interaktibotasuna ahalbidetzen du, horregatik ezinbestekoa da nabigatzaileko
JavaScript aukera aktibatuta izatea.
Plataforma anitzekoa da, beraz bai Android-en, iOS-en eta bai ohiko nabigatzailetan (Internet Explorer 9+, Firefox, Google Chrome, Safari, Opera) bistara daiteke.
Prozesuak denbora gehiegi tardatuko balu, beste nabigatzaile bat erabiltzea gomendatzen da, Google Chrome, adibidez.