2030 Agendako garapen jasangarriaren adierazleak

Home2030 Agendako garapen jasangarriaren adierazleak

2015eko irailaren 25ean Nazio Batuen Erakundeko 193 herrialde kideek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuten, 17 helburu eta 169 helmugarekin. Munduko 247 adierazle diseinatu dira, eta horiek kuantifikatzeko eta haien jarraipena egiteko, estatistika-adierazle espezifikoen esparru bat behar da. Eustatek adierazle horiek definitzeko, etengabe egokitzeko eta kalkulatzeko konpromiso osoa du, bat eginez Nazio Batuen Batzar Nagusiak 71/313 Ebazpenean estatistikei eta datu ofizialei ematen dien funtsezko eginkizunarekin.

Alde horretatik, Eustatek adierazle ugari biltzen ditu, eta horien metodologia Autonomia Erkidegoetako estatistika-organo zentral guztiekin harmonizatu da. Horrela, adierazle horiek herrialde-mailan zuzenean konparatzeko aukera bermatzen da. Autonomia erkidegoetako estatistika-organo zentralen akordioa (pdf, 14Kb).

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak kontsultatu.

 

Jar zaitez jarraian eskaintzen diren helburuetako baten gainean, adierazleetan sartzeko.

                  
 

Adierazleen esparrua etengabe hazten ari da, bai kopuruari dagokionez, bai desagregazio-mailari dagokionez, Eustatek kalitatezko informazioa eskaintzeko duen helburu garbiari jarraituz, informazio integratua eta konparagarria, denboran zein espazioan, gure gizartearen monitorizazio-beharretara egokitua.

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali