HomeKanpo-merkataritzaren estatistikaKanpo-merkataritzako datuak kontsultatzeko aplikazioa. Euskadi

Kanpo-merkataritzako datuak kontsultatzeko aplikazioa. Euskadi

Eustatek beste tresna bat jartzen du erabiltzailearen eskura, Euskal AEko kanpo-merkataritzari buruzko datuak kontsultatzeko: Elkano

Aplikazio hau erabilerraza da, eta Euskadiko kanpo-merkataritzari buruzko informazio zehatza eta eguneratua ematen du.

Elkanok merkataritza-fluxu mota (esportazioa edo inportazioa), fluxu hori gertatzen den lurralde historikoa, merkaturatutako ondasunaren jatorrizko edo helmugako herrialdea eta produktu-mota hautatzeko aukera ematen du, horretarako EUROSTATen Nomenklatura Konbinatua erabiliz. Transakzio ekonomikoa zein datatan egin den ere hauta daiteke, diru-balioarekin eta bolumenarekin batera.

Nomenklatura konbinatua nazioartean inportatzen edo esportatzen diren merkataritza-produktuak identifikatzeko erabiltzen den muga-zergen sailkapen-sistema bat da. Aduanen Mundu Erakundeak (AME) garatu zuen, eta 200 herrialdetan baino gehiagotan erabiltzen da. Zenbakizko kodeen sistema bat erabiltzen du, eta bost mailatan banatzen da: Atala, Kapitulua (2), Partida (4), Azpipartida (6) eta Posizioa (8 digitu), bakoitza aurrekoa baino bereiziagoa.

Elkano aplikazioan egindako kontsultaren emaitzak Excel eta CSV formatuetara esporta daitezke.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali