Business Cycle Tracer
Sarrera
Business Cycle Tracer grafikoa Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren bilakaera ezagutzeko tresna bat da.
Irudikatze-sistema honetan hainbat indizeren eboluzioa erakusten da; adibidez, handizkako merkataritza eta txikizkako merkataritza, barne-produktu gordina, esportazioak eta inportazioak, kontsumo-ondasunen ekoizpena eta abar.

Tresna honen bitartez 13 adierazleren lurralde guztietako 1989tik 2015era bitarteko datu ekonomikoak bistara daitezke, honako osagai eta aukera hauek direla medio:
Pantailaren goiko aldean hauek ageri dira:
-
BCT grafikoa (ezkerreko aldean). BCT grafikoa lau koloretan banatuta dago ekonomiaren egoera irudikatzeko, eta zenbait sinbolo ageri dira, adierazleak eta lurraldeak irudikatzen dituztenak.
-
Grafikoaren goiko aldeko legenda, lurraldeak hautatzeko erabiltzen dena.
-
Adierazleen legenda (eskuineko aldean). Legenda horretan agertzen dira grafikoan erakutsiko diren adierazleak, eta horiei buruzko informazio gehiago ematen duten tauletara sar daiteke.
Beheko aldean:
-
Kontrol-botoiak (ezkerreko aldean), grafikoa animatu ahal izateko, eta beste aukera batzuk.
-
Lerro-grafikoa (eskuineko aldean). Adierazleen zikloaren joeraren desbideratze tipikoa erakusten du.
Hautatze-aukerak
Honako aukera hauek zuzenean islatzen dira bai mapan bai lerro- eta banaketa-diagrametan:
-
Hautatu eremu geografikoa.
-
Hautatu bistaratzearen adierazlea.
Hautatu eremu geografikoa
Pantailaren goiko aldeko lehen "spinner" edo hautatzailearen bitartez eremu geografikoa hauta daiteke. Egindako hautapenak zuzenean islatuko dira bistaratzearen osagai interaktibo guztietan, hau da, BCT grafikoan eta lerro-diagraman.

Hautatu adierazlea
Eskuinaldean, adierazleak hautatzeko zonan, BCT grafikoan erakutsiko diren adierazleak hautatzeaz gainera, aldatu egin daiteke seriearen buruan erakutsi beharreko forma adierazle bakoitzerako, bai eta kolorea ere, adierazle bakoitzaren lurralde bakoitzerako (seriea).

Aldaketa egiteko, klik egin behar da eremu geografikoa adierazten duen ikonoan, adierazlearen ezkerraldean.

Agertuko den editorean aldatu egin daitezke bai adierazlearen forma bai lurraldearen kolorea.

Egindako hautapenak lerro-diagraman ere islatzen dira, beheko irudian ikus daitekeen moduan:

Beste bistaratze-aukera batzuk
Bistaratzeak beste aukera batzuk eskaintzen ditu, hala nola:
-
Gehitu zooma mapari. Horretarako, maparen beheko aldeko + eta - botoiak eskaintzen dira (ikus hurrengo irudiko A aukera).
-
Hautatu traza bistaratuko den ala ez.
-
Hautatu trazaren luzera.

Animazio-aukerak
Botoi batzuek eta abiadura-kontrol lerragarriak osatzen dute animazioaren atala.
-
Botoiak
-
Erreproduzitu/Eten. Hainbat urtetako datuen hurrenez hurreneko erreprodukzioa abiarazteko edo eteteko.
-
Errepikatu. Aukera honen bitartez berriro has daiteke animazioaren erreprodukzioa azken urtera iritsitakoan.
-
Abiadura-kontrol lerragarria. Erreprodukzio-abiadura finkatzeko erabil daitekeen barra.

Hautatutako adierazlearen bilakaera
Lerro-diagrama, hautatutako serieen ziklo-joeren desbideratzea irudikatzen duena Hodrick-Prescott joeraren aldean.
Kurtsorea puntu batera hurbiltzean informazio-taula bat bistaratzen da, irudikatutako serie guztiek puntu horretan hartzen dituzten balioak dakartzana.
Hautatutako adierazlearen bilakaera erakusteaz gainera, bistaratze-urtea finkatzea ahalbidetzen du (ikus hurrengo atala).

Bistaratze-urtea aldatzea
Bistaratze-urtea aldatzeko bi modu daude:
-
Maparen azpian dagoen kontrol lerragarriaren bidez. Barra eskuinerantz edo ezkerrerantz mugituta, urteak aurrera edo atzera doaz, hurrenez hurren.
-
Hautatutako adierazlearen bilakaera erakusten duen lerro-diagramaren bidez. Horretarako klik egin behar da kurtsorea grafikora hurbiltzen denean agertzen den barra berdean.
Bi kasuetan, beste urte batera aldatzean urte horri dagozkion datuak bistaratzen dira.

Teknika
Tresna honek jqPlot eta Leaflet liburutegiak erabiltzen ditu hurrenez hurren grafikoak sortzeko eta mapa sortzeko. JavaScript erabiltzeak interaktibotasuna ahalbidetzen du; beraz, JavaScript-en aukera gaituta eduki behar da nabigatzailean.
Plataforma anitzekoa da. Beraz, bistaratu daiteke bai Android eta iOS-en zein arakatzailerik ezagunenetan (Internet Explorer 9+, Firefox, Google Chrome, Safari, Opera).
Prozesua gehiegi luzatzen bada, gomendatzen da beste nabigatzaile bat erabiltzea, Google Chrome, esaterako.