HomeEustati buruzPlan estrategikoa 2021-2024
pdf

Plan estrategikoa 2021-2024

Plan honek Eustatek 2021-2024 aldian izanen duen estrategia deskribatzen du, hau da, helmuga-puntu berri baterantz izanen duen bilakaera, Euskadiri buruzko datuak emateko erreferentziazko eragile independente, irisgarri eta fidagarria izanen dena, eta etengabe eraldatzen ari den gure gizartean erabakiak, politikak eta eztabaida publikoa hobetzeko beharrezkoa dena.

Eustaten kezkei, egungo gaitasunei eta gaitasun potentzialei buruzko barne-hausnarketa sakona egin ondoan, Plan honek Eustatek datozen urteetarako nahi duen aldaketa estrategikoaren oinarriak ezartzen ditu.

Aldi berriaren abiapuntua estatistika-informazio ofiziala, testuinguruan kokatua eta kalitatezkoa, sortzeko etengabeko hobekuntzarekin eta jarrera berritzailearekin dugun konpromisoa da, administrazio publikoen, gizarte-eragileen eta, oro har, gizartearen itxaropenei eta beharrei erantzuteko, metodologia eta tresna aurreratuenak erabiliz.

1. Interes-taldeen azterketa

Interes-taldeei heltzeko eta beren behar eta itxaropenei modu orekatuan eta lehentasunez erantzuteko gaitasunen arabera garatzen dira bai erakundeen xedea, bai haren ikuspegia.

Ondorioz, Eustaten interes-taldeak berrikusi dira, 2016-2020ko azken Plan Estrategikoa martxan egon zenetik.

Azterketaren arabera, 36 interes-talde antzeman dira, boterea/eragina matrizearen eta nagusitasuna matrizearen bidez sailkatutako galdetegietan.

Talde horien beharrak eta itxaropenak Estatistikaren Euskal Planean jasotzen dira. Bertan zehazten da, hain zuzen ere, zelan ase daitezkeen behar eta itxaropen horiek Eustaten jardueraren bidez.

Boterea-eragina matrizeak interes-taldeak sailkatzen ditu, erakundearen ikuspegia lortzeko orduan duten boterearen edo eraginaren arabera. Matrize horretan eskuratutako emaitzak honako grafiko honetan ageri dira, laburbilduta:

interes-taldeen boterea-eragina matrizea


Nagusitasunaren matrizea, bestalde, hiru faktoreren arabera ezartzen da: boterea, legitimitatea eta premia.

Boterea da interes-taldeak duen gaitasuna erakundea konbentzitu, zerbaitera bultzatu edo presionatzeko, azken horrek ekintza jakin batzuk gauzatu ditzan.

Legitimitatea da erakunde baten ekintzak arau, balio eta sinesmenen sistema sozial baten barruan egokiak diren neurtzen duena.

Premia da interes-taldeko behar batzuen gainean berehala jardun behar dela adierazten duena.

Matrizeari esker, kolektibo-mota bakoitzarekin eduki behar den harreman-mota ezartzen da, eta, era berean, politika desberdinak garatzeko erraztasunak edo zailtasunak aurkezten dira. Nagusitasunaren matrizearen emaitzak honako grafiko honetan ageri dira:

nagusitasunaren matrizea

Interes-taldeen araberako sailkapenari esker, lehentasunak ezar daitezke estrategia posibleen azterketan, talde hauek erakundean eragiteko duten ahalmena uler daiteke, eta egin beharreko ekintzak denboran zehar antolatu daitezke.

2. Ekosistemako agenteen identifikazioa

Eustaten aldaketa estrategikoarekin lotuta dauden agenteak identifikatu dira, eta ekosistemako agente horiek etorkizunean ezarri beharreko harremanei buruz dituzten asmoak jaso dira.

Irabazi-irabazi harremanak dituzten horiek antzeman dira, Eustatek lortu nahi duen aldaketa estrategikoarekin bat, hau da, elkarren beharra dutenak balio bateratuko proposamen bat zehazteko.

Garrantzitsua da agente bakoitzak bere bilakaera propioa izatea, ekosistemako kide eraginkor eta/edo erakargarria izaten jarraitzeko.

Hona hemen laburpena:

agenteen ekosistema

3. Barne-analisia

Barne-analisiak erakundearen lanean antzematen diren joerak aztertzen ditu, egungo eta balizko gaitasunak eta garapen-arlo posibleak zein diren ulertzeko.

Barne-analisia egiteko, erakundean dauden kudeaketa-arazoetan eta horien errepikapenean oinarritutako informazioa jasotzeko matrizea erabili da. Ondoren, informazio hori indarguneekin egiaztatu da.

Prozesu horretan, sarri errepikatzen diren arazoak jaso dira, eta horietatik 6 lehenetsi dira, maiz agertzen direlako. Hori dela eta, 6 horiek aztertu dira:

  • 1. Arazoei buruzko adostasuna lortzeko
  • 2. Errepikatzen den arazo horren jatorri posiblea identifikatzeko
  • 3. Jatorriaren eta ondorioaren izaera identifikatzeko

Aztertu ondoren, beren jatorrien eta ondorioen arabera zenbatetsi dira:


Jatorria/ondorioa matrizean izaera estrategikoa eta ondorio estrategikoa duten arazoen ehuneko altua nabarmentzen da. Datu horien arabera, kanpoko gertaerek Eustaten estrategia propioan duten eraginari buruz hausnartu da.

Era berean, izaera operatiboa eta ondorio operatiboa duten arazo-moten ehunekoa ere esanguratsua da.

4. Xedea, ikuspegia eta balioak

Informazioa aztertu ondoren, estrategia eta haren babes-politikak garatzeko bidean aurrera egin behar da. Horretarako, xedea, ikuspegia eta balioak eguneratu behar dira, egindako hausnarketen arabera.

Xedea

Xedeak lortu beharreko emaitza eta gaitasun gakoak identifikatu eta txertatzen ditu, horiek baitira interesdunentzako zerbitzu baliotsuak sortzeko oinarria.

Eustat Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoa da, euskal administrazio publikoei, gizarte-eragileei eta gizarteari zuzendutako informazio estatistiko ofiziala sortzen duena, kalitatezko irizpideen arabera eta testuinguruan kokatuta. Datuak informazio eta ezagutza bihurtzen ditu, ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko, metodologia eta tresnarik aurreratuenak erabiliz.

Ikuspegia

Ikuspegiak Eustatek epe luzera izan behar duen bilakaeraren jomuga ezartzen du, estrategia, politika eta emaitza gakoen bidez. Egungo norabidea eta etorkizuneko egokitzapenak aukeratzeko gida da. Halaber, ziklo estrategikoan zehar egondako aurrerapena etengabe ebaluatzeko oinarrizko irizpidea da.

Funtsezko eragilea da Euskal Autonomia Erkidegoko kalitate altuko datuak emateko orduan, datuen ekosistema publiko baten sorreran oinarrituta, kontuan hartuta datuen eskuragarritasuna, sendotasuna, osotasuna eta segurtasuna, eta datuak eraginkortasunez kudeatuko direla bermatzen duten prozesuak ezarriz.

  • Datuen ekosistema hau bat etorriko da Euskadiko eraldaketa digitalaren estrategiarekin, datuen estandarizazioan eta normalizazioan oinarrituta.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko datuak administrazio-maila desberdinetan birtualizatzen lagunduko du (Jaurlaritzan, Foru Aldundietan, udaletan eta EAEn jarduten duen Estatuko Administrazioan), datu horiek eraginkortasunez eskuratu ahal izateko eta administrazio publikoen informazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.
  • Datuen azterketa eta datuak ikusteko tresnak sustatuko ditu, ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartzeko, datu estatistikoen balio-katearen barruan.
  • Ikertzaileei zerbitzua emango die, informazio egituratua eskainiz eta datuen anonimotasuna bermatuz, hainbat teknikaren bidez: datu ezkutatuak, pseudonimoak, kodeak edo tokenization-a.
  • Edonola ere, erabiltzaileen beharrak zainduko ditu, horien arabera egokituz.

Balioak

Balioak erakundearen barne-jarrera eta kanpoarekiko harremanak gidatzen dituzten printzipioak edo filosofiak dira. Aukera posibleen gaineko itxaropenak zehazten dituzte, eta lortu nahi dena eta lortu nahi ez dena finkatzen dute. Ondorio zuzenak eduki behar dituzte erakundeko kideen jarreran.

  • Profesionalen independentzia
  • Zorroztasun teknikoa
  • Isilpekotasuna
  • Etika eta integritatea
  • Konpromisoa kalitatearekin
  • Bezeroarenganako orientazioa
  • Taldeko lana
  • Etengabeko hobekuntza
  • Emaitzen gardentasuna
  • Gizarte-erantzukizuna

5. Lerro estrategikoak

1. lerro estrategikoa

Eustat eragile nagusi bihurtzea Euskadiko datuen ekosisteman, aldaketarako talde estrategiko bat sortuz, interes-taldeekiko aliantzak bermatuz, datuaren gobernantza ezartzeko orduan lankidetzan arituz eta estrategia berri honetara egokitzeko beharrezko arau-aldaketak ezarriz

2. lerro estrategikoa

Informazio estatistikoaren ikusgarritasuna areagotzea, datuen ekosistemako zeregin berria ezagutaraztea eta herritarrek Eustaten erabilgarritasunaren gainean duten pertzepzioa hobetzea


Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar