Pribatutasuna
1. Datu pertsonalen tratamendua
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) datu pertsonalak tratatzen ditu bere jardueraren garapenean. Datu pertsonalen tratamendu guztiak Eustatek egiten ditu Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrean, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organiko eta hura garatzeko araudian, eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarritako arauei jarraituz
Tratamenduaren arduraduna:
Eustateko Zuzendaritza Nagusia:
Donostia San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Web-orria: www.eustat.eus
Posta elektronikoa: informazioa@eustat.eus
Telefonoa: 945 017 500
Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO):
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Web-orria: https://www.euskadi.eus/datu-babesa/
Telefonoa: 945 018 680
2. Tratamenduko jarduerak
Eustatek, bere eginkizunak betetzean, estatistika-jarduerak eta administrazio-jarduerak egiten ditu. Datu pertsonalen tratamendua egiten den jardueraren arabera, bi tratamendu mota bereizten dira: helburu estatistikoetarako tratamenduak eta administrazio-helburuetarako tratamenduak.
Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 30. artikuluan xedatutakoa betez, Eustatek bere erantzukizunpean egiten diren tratamendu-jardueren erregistro bat darama.
Estatistika-jarduerak
Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarritakoaren arabera egiten du nagusiki bere estatistika-jarduera, Euskal Estatistika Planean eta Urteko Estatistika Programetan jasotako estatistika ofizialak egiteko. Estatistika-jardueraren garapenean landutako datuak, gainera, aipatutako 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23.era araututako estatistika-sekretuaren babespean daude.
"Produkzio estatistikoa" tratamendu-jarduera indarreko plan eta programa estatistikoen babesean egiten diren eragiketa estatistikoetan banakatzen da:
Administrazio-jarduerak
Gainera, Eustatek administrazio-jarduerak egiten ditu erakundearen administrazio-ahalak eta ohiko kudeaketa-ahalak garatzeko; horretarako, datu pertsonalak ere tratatu behar dira.
3. Interesdunen eskubideak
Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzeko, eramateko eta banakako erabakirik ez hartzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte tratamenduaren arduradunaren aurrean.
Administrazio-helburuetarako tratamendu gaineko eskubideak baliatzea
Hala ere, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabiltzean salbuespenak izango dira helburu estatistikoetarako datuen tratamenduari dagokionez.
Helburu estatistikoak dituzten tratamenduetarako eskubideak baliatzea
4. Cookien erabilera
Eustatek ez ditu cookie-ak edo antzeko baliabideak inoiz ere erabiltzen webgunearen erabiltzaile den pertsona fisikoa identifikatzeko. Saioko cookie propioak soilik erabiltzen dira, helburu teknikoarekin (horiek zeinek aukera ematen baitiote erabiltzaileari webgunearen bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko).
Eustat titularra den webguneak hirugarrenen webguneetarako estekak izan ditzake, eta horien pribatutasun-politikak Eustatenak ez bezalakoak dira. Webgune horietara sartzean, haien pribatutasun-politikak eta cookie-ak onartzen dituzun erabaki dezakezu. Oro har, interneten nabigatzen baduzu, hirugarrenen cookie-ak onar edo bazter ditzakezu zure nabigatzailearen konfigurazio-aukeretatik.