Datuetarako sarrera Eustaten lokaletan
Eustaten lokaletako ikertzaileentzako sarrera Institutuak eskainitako zerbitzua da, daturako sarrera, helburu zientifikoekin.
Datuetarako sarrera ziurtasun goreneko inguruetatik egiten da, isilpekotasunari eusteko; Eustateko teknikarien ardurapean egiten da.
Sarrera-lokalak Eustaten bulegoetan daude, Gasteizen, Donostian eta Bilbon
Sarrera baldintzak:
1.- Eskaria
Eskari bat aurkeztu behar zaio Eustaten zuzendaritza orokorrari, egin nahi den ikerketaren laburpen batekin. Hona hemen eskarian agertu beharrekoak:
- Eskaria egiten duen instituzioari buruzko informazioa (unibertsitatea, ikerkuntza-zentroa…)
- Ikerkuntza edo egitasmoaren pertsona arduradunaren datuak.
- Eustaten “in situ” analisia egingo duen pertsonaren datuak.
- Ikerkuntza edo egitasmoaren helburua eta datuetara heltzeko beharra.
- Ikerkuntzaren deskribapen zehatza:
- Sarrera nahi den datu-multzoa (aldagaien zerrenda)
- Egin nahi diren analisi-metodoak
- Ondo burutzeko baldintza informatikoak (software, hardware…))
- Lan plana ( Eustaten instalazioetan pasa beharreko denbora zenbatetsia).
2.- Helburu zientifikoekiko isilpeko datuetarako sarrera
Baimena bi baldintzen pean emango da:
- Baldintza subjektiboa: Eskariak nondik behar duen etorri:
- Unibertsitateak eta goi-mailako irakaskuntzako beste instituzioetatik.
- Ikerkuntza zientifikoan ari diren antolakundeak, instituzioak.
- Beste antolakunde, agentzi, instituzioak, Eustaten isilpekotasun kontseiluaren baietza lorturik.
- Baldintza objektiboa: Isilpeko datuetarakoa sarrera helburua zientifikoa izanik bakarrik baimenduko da; egin nahi den ikerketa aztertu egingo da.
3.- sarrera-baldintzak jasotzen dituen kontratua sinatuko da
Eskaria onartu delarik, eskatzaileak honelako kontratu bat sinatu beharko du:
- Datuetara iritsi ahal izateko baldintzak
- Ikertzaileen betebeharrak
- Isilpekotasun betebeharra.
- Datu estatistikoen isilpekotasuna errespetatzeko neurriak.
- Zigorrak, kontratu errespetatu ezean
4.- Datuetarako sarrera Eustaten lokaletan
- Estatistika-datu indibidual anonimoetarako sarrera Eustaten instalazioetan egingo da.
- Ez da ez Internetik ez posta elektronikorik izango.
- Eustateko langileek gainbegiratuko dituzte ikertzaileen lanak.
5.- Ikerketaren emaitz
- Ikerketaren emaitza Eustaten lokaletatik atera aurretik, gainbegiraleek ziurtatu beharko dute ez dagoela daturik estatistika-sekretua urratzen duenik.