Informatika-programen jaisteak
eustaten webgunean erabilgarri dauden informazio batzuk bistaratzeko software gehigarria
behar da. orrialde honetan dauzkazu software horiek behera kargatzeko estekak.
adobe acrobat reader
adobe-ko agiri eramangarriko formatudun fitxategiak ikusteko eta inprimatzeko aukera ematen duen doako softwarea.
pc axis 2008
suediako estatistika erakundeak garatutako doako softwarea da eta estatistikako datu-kopuru handiak deskribatzeko eta ustiatzeko aukera ematen du.
pc-axis-en honakoak egin ditzakegu: taulak antolatu, estatistikako datu-base lokalak ezarri, taulak formatu askotara (excel, dbase, html, etab.) esportatu eta grafikoak egin.
eustatek cd-romean zabaltzen dituen argitalpenak eta datu bankua ataletik doan jaitsi ditzakezun fitxategiak ikusteko erabiltzen da pc-axis.
windows 95/98/me/nt/2000/xp-rekin bateragarria izanik, pc-axis-en instalazioak programa horri lotzen dizkio pc-axis (px. luzapena) fitxategiak. eustaten zure eskura jarri dugun bertsio honek laneko hizkuntza hautatzeko aukera ematen digu: euskara, gaztelania edo ingelesa.
oharra: instalazio-prozedura ingelesez dago. berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe.
px-map
norvegiako estatistika erakundeak garatutako doako software honek estatistikak gaikako mapen bidez aurkezteko aukera ematen digu. pc-axis-ekin modu erabat integratuan lan egiteko garatu da px-map.
windows 95/98/me/nt/2000/xp-rekin bateragarria da eta aurrez pc-axis 2005 instalatu behar da.
oharra: instalazio-prozedura ingelesez dago. berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe. behin prozesua eginda, lan egingo duzun pc-axis fitxategiek mapak erabiltzeko aukera ematen badizute, euskadiko mapen plantillak (orri berean eskura ditzakezu) instalatu behar dituzu.
px-map laguntza
px-map instalatuta, laguntza eta menuak instala ditzakezu euskaraz edo gaztelaniaz, zuk nahi duzun hizkuntzan lan egin dezazun.
oharra: instalazio-prozedura gaztelaniaz dago. berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe.
euskadiko mapen plantillak
px-map instalatu ostean, euskadiko mapen plantillak instala ditzakezu, gure datu bankutik jaitsi dituzun eta mapen erabilera ere baduten pc-axis fitxategiak ikusi ahal izateko. plantilla horiek euskadiko lurralde, eskualde eta udalerrienak dira.
px-web programak esri-shape formatudun fitxategiak erabiltzen ditu kartografi oinarri gisa. hartara, formatu horrekin bateragarriak diren gis programen erabiltzaileek ere erabil ditzakete plantilla horiek.
oharra: instalazio-prozedura gaztelaniaz dago. berez ematen diren aukerak onartu, besterik gabe.