OHAR BIOGRAFIKOAK 1983
C. R. RAO
C. R. Rao, gaur egun, USAko Pittsburgh-eko Unibertsitatean irakasle dugu,
eta irakasle baita Indiako Jawharlal Nehru Estatistikako Institutuan ere. Honoris Causa
Doktore da honako unibertsitate hauetatik: SESBeko Leningradotik, Indiako Andhra, Deli eta
Osmamiakoetatik, Greziako Atenaskotik, USAko Ohioko Columbus-ekotik, Peruko San Markos
Nazionaletik, Filipinetakotik eta Venezuelako Zentraletik.
Erresuma Batuko Estatistikako Erret Elkarteko Ohorezko Partaidea da,
bestalde; USAko Nazioarteko Institutuko eta Arte eta Zientzien Amerikar Akademiako Ohorezko
Bazkidea; B.H.ko Erret Elkarteko eta Indiako Zientzien Akademiako bazkidea, USAko Estatistika
Matematikoko Institutuko, USAko Estatistikako Amerikar Elkarteko eta Ekonometriako Nazioarteko
Elkarteko partaidea. Beste aldizkariren artean honakoen Argitalpen-Kontseiluko kidea dugu:
Sankhya, Journal of Multivariate Analysis, Communications in Statistics eta Theory and
Decision aldizkarietakoa alegia. 250 artikuluren egile dugu ikerketa estatistikoari buruz
eta hainbat libururen autore, horien artean "Linear Statistical/Inference and its Applications"
liburua azpimarratu beharko litzatekeelarik, errusiera, alemaniera, japoniera, txekiera,
eta polskerara itzulia bera, eta estatistikako literaturan obrarik aipatuenetariko bat
inongo ezpairik gabe.
ENRIQUE CANSADO
Enrique Cansado, Zientzia Matematikoetan Doktore eta Zientzia Ekonomikoetan
Lizentziatua dugu. Estatistikako Nazioarteko Institutuko (I.S.I.ko) Lehendakari (1982-1983).
Centro Interamericano de Enseñanza de Estadística-ko (CIENESeko) Zuzendari (1962-1982).
Instituto Nacional de Estadistica-ko Fakultatibo eta bertan Metodologia Saileko buru (1943-1950).
Txileko Santiagoko Unibertsitatean, Californiako Unibertsitatean eta Madrileko Un¡bertsitatean
irakasle. American Statistical Association-eko (A.S.A.ko) kide. Espainiako Real Academia de
Ciencias Exactas, Físicas y Naturales-eko Akademiko Osoa. Estatistikako hainbat artikulu eta
liburuen egile.
VIC BARNETT
Vic Barnett B.H.ko ingalaterrako Shefield-eko Unibertsitatean Probabilitate
eta Estatistikako irakasle dugu. Manchester-eko Unibertsitatean egin zituen bere ikasketak,
bertan Matematikan bere B.Sc. eta Estatistika Matematikoan bere M. Sc. Eta Ph.D. lortuz, eta
Birmingham-eko Unibertsitatetik D.Sc. delarik. Royal Statistical Society eta Institut of
Statisticians erakundeetako partaidea da eta International Statistical Institute eta Biometric
Society-ko bazkide. B.H.ko, I.S.I. Task Force on School-Level Statistical Education-eko
Lehendakaria da, Center for Statistics Education at Sheffield University/Sheffield City
Polytechnic-eko Lehendakarikidea eta Statistics Sub-Committee of the Joint Matriculation
Board of the Departement of Education and Science-eko Lehendakari.
Argitaratzaile elkartua da Royal Statistical Society Journal, Journal of
Applied Probability eta Teaching Statistics aldizkarietan. Estatistikako artikulu ugariren
eta hainbat libururen autore, bestalde.
PATRICK CLAPIER
Patrick Clapier, 1974etik hona (CREDOC) Centre National de Recherche
Scientifique-ean Ikerketako Injineru izaki. Datuen Analisiaren irakaskuntzari emana dago
Pariseko Institut d Statistique des Universités Ikastetxean 1976tik hona.
Bere "Maitrise de Mathematiques et Applications Fondamentales" titulua
1972an lortu zuen, Pariseko XI. Barrutiko (ORSAYko) Unibertsitatean eta bere "Certificat
de Statistiques Apliquées" berriz, aipatu I.S.U.P. Ikastetxean, 1976an.
Hainbat artikulu ere argitara eman izan du Datuen Analisiari buruz "Les
Cahiers de l'Analise des Données" eta "Consommations" aldizkarietan, eta, esan dezagun baita
zenbait CREDOC-eko txostenen eta INSEEren Oharren autore ere badela. Bestalde, parte hartu
izan du Datuen Analisiari buruzko Bilera Zientifikoetan ere Latin Amerikan, eta gai berari
buruz prestakuntzako ikastaroak zuzendatu Caracaseko Unibertsitate Zentralean eta Merídako
Unibertsitatean, Venezuelan bi-biak.