OHAR BIOGRAFIKOAK 1986

RICHARD PLATEK

Richard Platek, 1928an Canadan jaio zen. Filosofian Doktorea, Londres eta Carleton (Canada-ko) Unibertsitateetan ikasi zuen (Matematika, Estatistika, Ekonomikak). Kanadako Estatistika Bulegoko Metodologi eta Garapen Zentsu eta Etxeetako Inkesten Zuzendaria da, A.S.A. (American Statistical Association)-eko ohorezko bazkidea, I.S.I. (Intemational Statistical Association)-eko bazkide aukeratua, I.A.S.S. (International Association of Survey Statisticians)-eko Kontseiluaren Bazkidea. Berrogeitamar artikulu baino gehiago idatzi ditu, haien artetik asko liburu eta aldizkarietan jasota izan dira. Canada estatistiketan "Journal of Survey Methodology" rekin nazioarteko fama nabaria garatu du. Aldizkari honen hasieratik Komite Argitaratzailearen Zuzendari izan da. "Current Topics in Survey Sampling" 1981en Academic Press-ek argitaratua, "Imputation Methods " John Wiley and Sons argitaratuko dute, "Development and design of Survey Questionnaire " 1985an Statistics Canadak argitaratua "Estimation for small area statistics" 1986ko Urrian John Wiley and Sons-ek argitaratua, "Methodology for small area Statistics" Carleton-eko Unibertsítateak argitaratua, liburu horien egilea izan da.

LESLIE KISH

Leslie Kish Hungrian jaioa eta orain Estatu Batuetako hiritartasuna du. Estatistika Matematikan formazioa dauka. 1971an International Statistical Institute-eko ohorezko bazkidea izendatu zuten. 101 urte dituen Erakunde honek, 98 herri eta estatuetako Estatistikako profesionariak elkartzen ditu. Azkeneko bi urte hauetan Leslie Kish, Inkesta Estatistiko saileko Lehendakaria izan da Erakunde honetan, Sail honek aktibitate eta dinamismo handiz ia 3.000 profesionari elkartzen ditu. Beste ohorezko titulu artean American Association for Advancement of Science-ko ohorezko bazkidea izendatua izan zen 1978an. Estatistikari askok ezagutzen dituzte bere laginketari buruzko liburuak, eta nazioarteko metodologi buruzko aldizkari ospetsuenetan 100 artikulu baino gehiago idatzi ditu. ONU, UNESCO, OMS... eko estatistikako aholkularia izan da, eta anitz herrietako (Txina, Kuba, Brasil, Ekuador, Txile etab.) inkesta nazionaleko proiektuetan parte hartu du.

INMACULADA GALLASTEGI

Inmaculada Gallastegi Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonometriako Katedraduna da. Unibertsitate honetatik Ekonomian Doktorea da eta Londreseko (London School Economics) Unibertsitatetik Ekonometrian eta Matematika Ekonomikoan Masterra. Denborazko serieen eta beste gai ekonomiko batzuei buruz anitz lan argitaratu ditu. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Publiko Ikastegiaren bazkidea da ere.

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar