OHAR BIOGRAFIKOAK 1988

ADAM MARTON

Hungarian jaio zen Adam Marton, 1934 urtean. Estatistikan berezitutako matematikaria. Gai hauek jorratu ditu batez ere: inkestaren metodologiako laginketa-teknikak, laginketaren eta laginketaz kanpoko akatsen arazoak, datuen kalitatea eta area txikiak balioztatzea. Gai horien gainean hainbat testu argitaratu eta hitzaldiak eman ditu, Nazio Batuen Erakundean, Hungarian eta beste herrialde batzuetan. 1968an, doktoretza eman zion Hungariako Zientzia Akademiak.

Hungariako Estatistika Erakunde Nagusiarentzat (EEN) lan egin du 1958az geroztik.

Egungo egunean, EENko Hungaria barruko inkesten saileko sistema bateratuaren buru da. EENk egiten dituen Hungaria barruko inkestak koordinatzeaz eta inkesta horien garapen metodologiko orokorraz arduratzen da.

Ekonometria Elkarteko kide eta Hungariako ordezkari da 1965az geroztik, Inkesten arloko Estatistikarien Nazioarteko Elkarteko (IASS) kide 1984tik, eta IASSeko eskualde mailako ordezkari 1985 urtetik.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali