OHAR BIOGRAFIKOAK 1989

JOHN C. DUFFY

John C. Duffy, Estatistika irakaslea Edinburgoko Unibertsitatean, eta zientzilari ikerlaria Ikerketa Medikoaren Kontseiluaren psikologia arloko epidemiologia ikerketetarako unitatean. Epidemiologia, modelatze kausala eta inkesta-metodologia izan ditu bere ikerketen eta argitalpenen gai. Aditua da, besteak beste, kataraten, depresioaren, alkoholarekin lotutako arazoen eta suizidioaren arloko epidemiologia aplikazioei dagokienez. RSSko gizarte estatistiken sailaren batzordeko kide ohia, Unibertsitate Irakasleen Elkarteko (Eskozia) lehendakari, 1984ko lanik onenaren saria irabazi du, besterekin batera, inkesten analisian ordenadoreak erabiltzeari buruz talde lanean egindako ikerketagatik.

JELKE G. BETHLEHEM

Jelke G. Bethlehem-ek Estatistika Matematikoa ikasi zuen Amsterdamgo Unibertsitatean. Doktoretza-aurreko titulua eskuratu ondoren, ikerlari lanetan aritu zen Amsterdamgo Matematika Zentroaren Estatistika Sailean. Aldagai anitzeko estatistika analisia eta estatistika softwarea garatzea izan dira bere lanaren ardatzak.

1978an, Herbeheretako Estatistika Erakunde Nagusiaren Estatistika Metodoetarako Sailean lan egiten hasi zen, ikerlari gisa lehendabizi, eta estatistikari nagusi gisa geroago. Lan horietan bi gai hauek jorratu zituen batik bat: lagin-inkestetan erantzunik eza nola tratatu (gai hori landuz lortu zuen doktoretza), eta argitaratutako inkestetako datuen zabalkundearen kontrola.

Egungo egunean, Estatistika Informatikako Unitatearen (Automatizazio Sailaren barruko ikerketa unitate bat) buru da. Unitate horren lan nagusia inkestetako datuak prozesatzeko software estandarra garatzea da. Ikerketa eremu garrantzitsuenak: ordenadoreen laguntzaz datuak bildu eta prozesatzeko Blaise sistema, tabulazio paketeak eta langin-inkestetako datuak balioztatzeko softwarea.

WOUTER J. KELLER

Wouter J. Keller-ek Elektronika (lizentziatura, cum laude) eta Matematika Aplikatuak (masterra, cum laude) ikasi zuen Twente-ko Teknologia Unibertsitatean. Ikasketak amaitzean, irakasle elkartua izan zen Erasmo Unibertsitateko (Rotterdam) Zerga Ikasketetarako Erakundean, eta Ekonometriako doktoretza -cum laude- lortu zuen.

1979an, Herbeheretako Estatistika Erakunde Nagusian lan egiten hasi zen, Estatistika Metodoetarako Sailaren buru, eta 1987an Automatizazio Sailaren buru bihurtu zen. 1982az geroztik, Ekonometria eta Informatikako irakasle da lanaldi zati batez, Amsterdamgo Unibertsitate Librean.

Egun, hauek dira bere laneko proiektu nagusiak: inkestak prozesatzea automatizatzea (Ordenadorez Lagundutako Telefono bidezko Elkarrizketak, Ordenadorez Lagundutako Aurrez Aurreko Elkarrizketak) eta inkestetako datuak bildu, zuzendu eta prozesatzeko bestelako metodoak (estatistika eta ekonometria analisiak egiteko softwarea eta denboraren plangintza egiteko arazoak), mikroinformatika (hardwarea eta softwarea, estatistika softwarea bereziki), ikerketaren kudeaketa (eta EDP).

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar