Ohar Biografikoak 1994
ANTONI ESPASA
Antoni Espasa Deustuko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan eta Zuzenbidean
lizentziatua da eta Ekonomian London School of Economics-ean. 1975ean Espainiako Bankuaren
lkasketa Zerbitzuan titulatu postua lortu zuen, eta 1985ean economista burua izendatu zuten.
1990eko urrian Carlos III.a Unibertsitatean sartu zen, eta 1992ko azaroaz geroztik erakunde
horretako unibertsitate katedraduna da.
"European Economic Association" elkartearen Kontseiluko hautatutako bazkidea izan da.
Ekonometria eta Ekonomia Aplikatua eta Estatistikoari buruzko zenbait liburu,
artikulu eta monografía argitaratu ditu, estatuko zein atzerriko aldizkari eta argitaletxetan.
1991ko urrian "Rey Jaime I" Ekonomia saria eman zioten. Ekonomia inisteritzak
1994ko uztailan sortutako aurrikuste ekonomikoari buruzko adituen taldeko partaidea da.
BERNARD GRAIS
Bernard Grais, EUROSTATeko Gizarte eta Eskualde Estatistiken Zuzendaritzaren
aholkulari da. Aurretik, INSEEko (Paris) Enplegu eta Familia Aurrekontuen Saileko buru izan zen.
Biztanleria Aktiboaren, Enpleguaren, Langabeziaren eta Azpienpleguaren
Estatistiken arloan nazioarteko arauak berrikusteaz arduratu den batzordearen buru ohia dugu.
1980tik 1992ra, OECDren barruan enplegu eta langabeziaren estatistikez arduratzen den lantaldearen
lehendakariorde.
ALOÏS VAN BASTELAER
Alois van Bastelaer. 1982 urteaz geroztik Statistics Netherlands-entzat lan
egin du. Estatistika Metodologiako unitatearen buru izan zen Heerlen-go bulegoan, eta, 1985etik
1987ra, Lan Merkatuari buruzko Inkesta Berriz Diseinatzeko Proiektuaren arduradun. Berrikiago,
Lan Estatistiken Sailean jardun du, aditu lanetan. 1994ko azarotik, EUROSTATen dago, zerbitzu
eginkizunetan.
ANDRÉ PERSENAIRE
André Persenaire. Lizentziaduna da bai Ekonomia Zientzia Aplikatuen eta bai
Ekonomia Analisi eta Politikaren arloan. Enplegu eta Langabezia Estatistiken arduraduna da,
1987tik, EUROSTATen.