Ohar Biografikoak 1995

ALFONSO BARRADA

Alfonso Barrada Zuzenbideko lizentziaduna da, eta Gizarte Segurantzaren Administrazioko Kidego Teknikoko funtzionario erretiratua.

Gizarte Segurantzako Erakunde Juridikoen irakasle arduraduna izan da Complutense Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, eta Gizarte Historiako irakasle titular Madrilgo Gizarte Eskolan. Egoitza Lovainan duen Europako Gizarte Segurantzako Erakundeko kide da.

1982 urtetik hasi eta funtzionariotzatik erretiratu zen arte, Gizarte Segurantzako Estatistika Osatuen Europako Sisteman (SEEPROS) sartzen diren Espainiako estatistikak taxutzeko lanak zuzendu ditu, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baitan. Orobat, dagokion lantaldeko kide izan da Europako Erkidegoen Estatistika Bulegoan (EUROSTAT). Bere ikuskaritzapean egin zen SEEPROSeko Metodologiaren I. liburukiaren Espainiako bertsioa, EUROSTATek 1986an argitaratua.

Gizarte babesari buruzko hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu.

MERCEDES ALCALDE

Mercedes Alcalde Ekonomia Zientzietako lizentziaduna da, eta Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Zerbitzuko funtzionarioa. Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Estatistika Zuzendariordetza Nagusiko SEEPROS Estatistika Zerbitzuaren buru da.

1982tik aurrera, Espainiako estatistikak egin ditu Gizarte Segurantzako Estatistika Osatuen Europako Sistemari (SEEPROS) jarraiki.

Gizarte Babeseko Estatistika Harmonizatuen Batzordeko kide da; eta Gizarte Babeseko Estatistiken lantaldeko kide ere bai, Europako Erkidegoen Estatistika Bulegoan (EUROSTAT).

COR N. GORTER

Cor N. Gorter-ek Ekonomia Zientzietako lizentziatura eskuratu zuen Rotterdam-go Erasmo Unibertsitatean. Statistics Netherlands-en (Herbeheretako Estatistika Erakundea) zenbait lan egin zituen, 1991n EUROSTATen sartu baino lehen. SEEPROS (Gizarte Segurantzako Estatistika Osatuen Europako Sistema) metodologia eta estatu mailako kontuak berrikustea du zeregin nagusia EUROSTATen barnean. Hainbat artikulu argitaratu ditu estatu mailako eta gizarte arloko kontuen inguruan.

KENNETH HUGH POLLOCK

Kenneth Hugh Pollock Biometrian lizentziatu zen 1968an Sydney-ko Unibertsitatean. Hegoaldeko Gales Berrian (Australia). 1972an Biometriako masterra lortu zuen Cornell-eko Unibertsitatean, eta 1974an arlo horretako doktoretza eskuratu zuen unibertsitate berean.

Gaur egun, Estatistika, Biomatematika eta Zoologiako irakaslea da Ipar Carolinako Unibertsitate Publikoko Estatistika Departamentuan. Unibertsitate horren egoitza Ipar Carolinako Raleigh hirian dago.

Sari ugari jaso ditu "Joumal of Wildlife Management" eta "Wildlife Monograph" aldizkarietan argitaratutako artikuluengatik, bai eta "Ecology" aldizkarian argitaratu dituenengatik ere. 1994an American Statistical Association-en sari berezi bat jaso zuen.

Argitalpen zientifiko askotan idatzi du, eta 80 artikulutik gora argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan ekologi laginketako metodoei buruz.

PEKKA MYRSKYLÄ

Pekka Myrskylä-k 1972an lortu zuen Ekonomia Politikoko lizentziatura Helsinki-ko Unibertsitatean.

"Nordic Committee on Population Projections" taldeko kide izan da 1976tik 1979ra, eta "Nordic Committee on Population Statistics"ekoa 1982tik 1988ra. Gaur egun, "International Association for Official Statistics", "Finnish Statistical Society" eta "Finnish Demographic Society" elkarteetako kide da.

1970eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren lanetan parte hartu zuen, eta Landako Atalaren arduradun izan zen 1980ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan. Era berean, Erregistroetan oinarrituriko Enpleguari buruzko Estatistiken Proiektuaren buru izan zen 1981etik 1989ra. Gaur egun, 1990eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren proiektuburua da.

Populazio gaiari lotuta hainbat artikulu idatzi ditu aldizkari espezializatuetan.

WOLFGANG MOHR

Wolfgang Mohr-ek 1975ean lortu zuen Matematikako eta Ekonomi Zientzietako lizentziatura Mainz-eko Unibertsitatean.

1975etik l988ra, Mainz-eko Estatistika-Erakundeko Datu-Prozesuen Saileko buru izan zen; gaur egun, erakunde horretako zuzendaria da 1988ko amaieraz geroztik.

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar