Ohar Biografikoak 1997
ALBERT PRAT BARTES
Albert Prat Bartes industri injinerua da Kataluniako
Unibertsitate Politeknikoan eta doktore industri injinerua unibertsitate
berean. Estatistikaren eta Ikerketa Operatiboaren arloko katedraduna da. Irakasle
bisitari izan da, Wisconsin-Madison eta Chicago-ko unibertsitateek gonbidatuta.
Zientzia eta teknika arloko hainbat elkarteetako
kidea da (Intemational Statistical Institute, American Statistical Association,
American Society for Quality Control). Kalitatearen hobekuntzari eta kontrolari
buruzko bi liburu idatzi ditu (beste egile batzuekin batera) eta beste hainbat
artikulu, eta gai horiei buruzko aholkularitza eman die estatuko zein
atzerriko hainbat enpresari.
Europako Batasunak finantzatutako ikerketa-proiektuak zuzendu
ditu, eta gaur egun ere horretan ari da. Bere ikerketa-taldea Kataluniako
Generalitat-eko Produkziorako Teknologia Aurreratuen Erreferentzia Zentroko
kidea da.
PERE GRIMA CINTAS
Pere Grima Cintas industri injinerua da Kataluniako Unibertsitate
Politeknikoan, eta doktore industri injinerua unibertsitate berean. Estatistikaren
eta lkerketa Operatiboaren arloko Unibertsitate-Eskolako irakasle titularra da.
Hasiera batean industrian egin zuen lan, baina gero Kataluniako
Unibertsitate Poiteknikoan sartu zen; bertan, eskolak emateaz gain, gradu-ondoko
eta espezializazioko ikastaroak ere ematen ditu.
Era berean, irakasle-lanaz gain, hainbat ikerketa-proiektutan
eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko zenbait hitzarmenetan parte hartzen
du, betiere kalitatearen hobekuntzari eta kontrolari buruzko gaietan. Artikuluak
idatzi ditu aldizkari espezializatuetan, bai eta kalitatearen kudeaketarako
estatistika-teknika eta -metodoei buruzko bi liburu ere (beste egile batzuekin
batera).
ROBERTO ESCUDER VALLES
Roberto Escuder Vallés Ekonomi eta Enpresa Estatistikako katedraduna
da Valentziako Unibertsitateko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomia
Aplikatutako Departamenduan.Estatistikari buruzko zenbait liburu argitaratu ditu, bai eta
hainbat artikulu espezializatu ere aldizkari zientifikoetan, honako gai hauei buruz: estatistika
nola aplikatu kontu-ikuskaritzari, erabakiak nola hartu eta esperimentuak nola diseinatu.
Hainbat biltzarretan parte hartu du, eta txostenak eta komunikazioak
aurkeztu ditu; batez ere, gai honi buruz: kontu-ikuskaritzara aplikatutako estatistika.
Doktore-tesiak, tesinak eta doktoretzako ikerketa-lanak zuzendu ditu, eta ikerketako hainbat
hitzarmenetan parte hartu du. Era berean, hitzaldiak eman ditu, eta ikastaroak, niintegiak eta
masterrak ere eman ditu gai honi buruz: estatistika nola aplikatu ekonomiaren arloan; batez ere,
finantza-egoeren kontu-ikuskaritzan, barneko kontu-ikuskaritzan, kalitatearen kontrola eta kudeaketan,
esperimentuen diseinuan eta informatika aplikatuan. lkastaro horiek Espainiako unibertsitateetan,
lanbide-bazkunetan eta erakunde publiko eta pribatuetan eman ditu.