Ohar biografikoak 2000
JON N.K. RAO
Jon N.K. Rao Estatistikako irakasle da Ottawa-ko (Kanada) Carleton
Unibertsitatean. Kanadako Estatistika Erakundeko aholkulari eta Metodologiako Aholku
Batzordeko kide ere bada. Panel on Estimates of Poverty for Small Geographic Areas
elkarteko kide ere bada, Estatu Batuetako Estatistika Batzorde Nazionalean. Roya1
Society of Canada-ko, Ameritan Statistical Association-eko eta Institute of
Mathematical Statistics-eko kide da.
Statistical Society of Canada-ren 1994ko Urrezko Domina jaso
zuen ikerketa-lorpen aipagarriengatik. Mahaiburu izan zen Nazioarteko Estatistika
Erakundearen bi urtez behingo bileran, Helsinkin (Finlandia) 1999an. Annual Morris
Hansen-en 8. hitzaldia eman zuen, 1998ko urrian.
Haren uneko ikerguneen artean, honako hauek daude: eremu txikien
zenbatespenari buruzko teoria eta metodoak, erantzun-ezeko datuen egozpenaren gaineko
bariantza-zenbatespenak, esparru bikoitzeko laginak, inkestetako birlaginketa-metodoak
eta laginketa-datuen analisiak.
Eremu txikietako zenbatespenari buruzko ikastaroak eman ditu
Washington, DC, Riga eta Erroman. Wiley liburu baten koeditorea da: Small Area
Statistics, 1987.
LAWRENCE H. COX
Lawrence Cox estatistikari matematikari seniorra da Estatu
Batuetako Ingurugiro Babeserako Agentzian. Ingurugiro-zientziaren, -kudeaketaren
eta informazioaren arazoei buruzko estatistika eta matematika arloko programa baten
arduraduna da. Aurretik beste kargu hauek izan ditu: Zientzia Matematikoen Batzordeko
zuzendaria Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean eta estatistikari matematikari
seniorra Estatu Batuetako Zentsu Bulegoan.
Cox Amerikar Estatistika Elkarteko kidea eta Nazioarteko Estatistika
Erakundeko kide hautatua da. Amerikar Estatistika Elkarteko zuzendaritza-batzordeko eta
National Computer Graphics Association-eko kidea izan da, eta Amerikar Estatistika
Elkarteko bi atalen eta bi ba-tzorderen buruz ere izan da.
Cox Matematikako doktorea da Brown-eko Unibertsitatetik, eta 100
ikerketa-artikulutik gora argitaratu ditu. Zentsu Bulegoan zegoela, SDLri (estatistiken
zabalkunde-mugei) buruzko banakako eta erakunde mailako ikerketa-programa bati ekin zion,
zeinak argitalpen-bilduma zabala eta astotarikoa eta zenbait SDL informatika-sistema sortarazi
baitu. Horiek guztiak Estatu Batuetako zentsu eta inkesta nazionaletan erabiltzen dira. SDLri
buruz, hainbat hitzaldi eta aholku eman ditu mundu zabalean.