Ohar biografikoak 2009

STEFANO TARANTOLA

Stefano Tarantola Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC, Joint Research Centre) funtzionario zientifikoa da. Ingeniaritzan goi mailako lizentziatura lortu zuen Milango Unibertsitate Politeknikoan, eta baita Ingeniaritzarako Zientzia eta Teknologiako doktoretza ere. Egun Erkidegoko politiketara bideratutako adierazle estatistikoen eta adierazle konposatuen metodologiaren alorrean egiten du lan. Zientifikoki ebaluatutako saioen egilea da; era berean, egilekide da sentsibilitatea eta ziurgabetasuna aztertzen duten beste lau liburutan, eta baita adierazle konposatuen garapenari buruzko Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) gidaliburu batean ere.

 

MASSIMILIANO MASCHERINI

Massimiliano Mascherini Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC, Joint Research Centre) funtzionario zientifikoa da. Florentziako Unibertsitateko doktore ere bada Estatistika Aplikatuan. Nazioarteko hainbat estatistika erakundeetako kide da. Sydney-ko Unibertsitatean (Australia) eta Aalborg-eko Unibertsitatean (Danimarka) gonbidatutako irakasletzat aritu izan da. Gehien interesatzen zaion alorra adierazle konposatu eta probabilitate sareena da. Azken urteotan estatistika aplikatuari eta adierazle konposatuei buruzko argitalpen ugari idatzi ditu nazioarteko aldizkaritan, hala nola Social Indicator Resarch eta Lecture Notes in Artificial Intelligence argitalpenetan.

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali