Ohar biografikoak 2011

Mick Couper

Mick P. Couper irakasle ikertzailea da Frankfurteko Gizarte Ikerketarako Institutuko Inkesten Ikerketako Zentroan eta Marylandeko Unibertsitateko Inkesten Metodologiari buruzko Baterako Programan. Soziologiako doktorea da Rhodesko Unibertsitatean, gizarte ikerketa aplikatuko lizentziatua Michigango Unibertsitatean, eta gainera, Gizarte Zientzietako lizentziatua Mendebaldeko Lurmutur Hiriko Unibertsitatean. Nonresponse in Household Intervieuw Surveys [Erantzun eza etxebizitza partikularretan egindako inkestetan] lanaren egilekidea da, Computer Assisted Survey Information Collection [Inkesten informazioaren bilketa informatizatua] bildumaren editore burua, Survey Methodology [Inkesten Metodologia] lanaren egilekidea (horiek guztiak Wileyk argitaratuak) eta Designing Effective Web Surveys (Cambridge) [Web inkesten diseinu eraginkorra] lanaren egilea. Gaur egun darabilen ikerketa-ildoaren ardatza, inkestatzaileek zein inkestatuek inkestak egiteko teknologia erabiltzea da. Azken 10 urteotan inkesten web diseinuari eta horren aplikazioari buruzko ikerketa zabala egin du.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali