Bizi-baldintzen Inkestaren helburua Euskal AEko biztanleriaren bizi-baldintza objektiboak ezagutzea da, eta, horretarako, Europar Batasuneko EU-SILC inkestaren dimentsio batzuk hartzen dira kontuan.
Norberaren ongizate-inkestaren helburua ongizateari buruzko adierazleak lortzea da, hain zuzen, adierazle ekonomikoen osagarri direnak.
Horiek biak 2023-2026 Euskal Estatistika Planari buruzko azaroaren 9ko 10/2023 Legean araututako inkestak dira; gaur egun indarrean daude, eta 010901 eta 010904 kodeekin arautzen dira, hurrenez hurren.