Adinekoen panorama estatistikoa 2022
Atalak
Atalak
 

pdf


Biztanleria

Azken lau hamarkadetan, 1981 eta 2021 artean, 85 urte eta gehiagoko biztanleria 5,3 aldiz biderkatu da Euskal AEn, eta biztanleriaren % 4,1 izatera iritsi da azken urte horretan.

2021/01/01eko zifrek adierazten dute Euskal AEn 65 urtekoak eta gehiagokoak biztanleria osoaren % 23 izan zirela: haietatik, % 57,3 emakumeak (288.716) eta % 42,7 (215.337) gizonak.

65 urteko eta gehiagoko emakumeak biztanleria osoaren % 13,2ra iritsi ziren eta gizonak, % 9,8ra. Bizkaia izan da lurralderik zahartuena (% 23,4), eta, ondoren, Gipuzkoa (% 22,9) eta Araba (% 21,6), Eustaten datuen arabera.


Info gehiago

Euskal AE –biztanleria osoaren % 23rekin–, 2020an, bigarren postuan zegoen Europar Batasunean 65 urteko eta gehiagoko biztanle kopuru handiena (% 20,6) zuten herrialdeen rankingean; aurretik Italia (% 23,2) baino ez zuen, eta Estatuko batezbestekoa (% 19,6) baino ehuneko 3 puntu gehiago zituen.

Info gehiago


Azken lau hamarkadotan, 1981aren eta 2021aren artean, 65 urteko eta gehiagoko biztanle kopurua 2,5 aldiz biderkatu da Euskal AEn, eta, aldi berean, adin-tarte gazteenetako biztanle kopuruan beherakada etengabea da.

Info gehiago


Are nabarmenagoa izan zen adin nagusiagoko pertsona kopuruaren gorakada, 85 urte eta gehiagokoena; izan ere, haien kopurua 5,3 aldiz biderkatu da azken 40 urteotan, eta biztanleria osoaren % 4,1 izan da 2021ean. 2021ean, hiltzean batez besteko adina 81 urte izan da; ia 6 urte luzatu da, 2001etik (75,3 urte).

2021ean, zahartze-indizea % 23,0koa izan zen, emakumeen % 25,6koa eta gizonen % 20,2koa, 65 urte eta gehiagoko pertsonen proportzioa biztanleria osoarekiko neurtuta. Neurri horren arabera, biztanleria gero eta zaharragoa da 2001. urteaz geroztik, eta are nabarmenagoa izan da emakumeen artean, bizi-itxaropen handiagoa dutelako mende honetako azken 20 urteetan.

2001. urteaz geroztik, 65 urte eta gehiagoko biztanleria osoa ehuneko 5 puntu hazi da, % 18tik % 23ra: sexuen arabera, 65 urte eta gehiagoko biztanleriaren hazkundea zertxobait handiagoa izan da emakumeen artean. 2021ean, 65 urte eta gehiagoko emakumeak emakume guztien laurdena baino gehiago ziren; adin-talde horretako gizonak 5 gizonetik bat baino gehiago ziren.


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali