Kalitate-fitxa: Euskal industriaren panorama

Eragiketaren identifikazioa

Eragiketaren izena:
Euskal industriaren panorama
Kodea:
112314
Eragiketa-mota:
Bilduma
Maiztasuna:
Urtekoa
Fitxa metodologikoa:
Euskal industriaren panorama

Kalitate Adierazleak

Atala Adierazlea    + Aldia Balio erreala Erreferentziako balioa
     
Irisgarritasuna eta argitasuna Informazioa eskuratzeko klikak   Informazio gehiago 2023 4 4
Hedatzeko formatuak   Informazio gehiago 2023 1 6
     
Kostua Kostu osoa   Informazio gehiago 2023 1 1 - 5
     
Aukera eta puntualtasuna Egutegia betetzea   Informazio gehiago 2023 % 100 % 100
     
Egokitasuna Banaketa geografikoa   Informazio gehiago 2023 3 1 - 6
Asetasun indizea   Informazio gehiago 2023 4,08 1 - 5
Garrantzi maila   Informazio gehiago 2023 4,29 1 - 5
Web bisitariak   Informazio gehiago 2023 4 1 - 5

Helburuak

Kalitatearen gaineko fitxan, estatistika-eragiketa jakin baten kalitatea islatzen duten adierazle kuantitatiboen zerrenda bat jaso nahi da, EUROSTATek ezartzen dituen kalitatearen gaineko dimentsio edo faktore bakoitzeko. Izan ere, kalitatearen gaineko fitxa hau egiteko Europako erakunde horrek proposatu dituen kalitatezko adierazle estandarrak erabili dira, baita EUSTATen estatistika-eragiketetako prozeduren ondorioz ateratako beste batzuk erabilita ere.

Adierazle bakoitzaren balio errealarekin batera, ahal den neurrian, erreferentziako balio bat ere emango da; azken balio honen helburua da, eman den adierazlearen egokitzapena interpretatzen laguntzea. Eta, oro har, adierazlearen erreferentziako balio handienaren edo txikienaren bidez adieraziko da.

Adierazleen deskripzioa

  • Irisgarritasuna eta argitasuna
    • Informazioa eskuratzeko klikak

      Adierazle honen balio erreala, webean argitaratu diren estatistika-eragiketen datuen tauletara sartzeko beharrezkoa den gutxieneko klik kopurua da. Estatistika-eragiketaren datuak jasotzen dituzten tauletan sartzeko behar diren 4 klikak hartu dira erreferentziako balio moduan.

    • Hedatzeko formatuak

      Adierazle honek estatistika-eragiketaren datuak hedatzeko erabiltzen den formatu kopurua neurtzen du. (Datuen taulak, prentsa-oharrak, emaitzen analisia, datu-bankua, adierazle grafikoak eta urtekaria.) Hedatzeko formatu guztiak, 6, hartu dira erreferentziako balio moduan; horien bidez, hain zuzen, estatistika-eragiketaren datuak zabaltzen dira.

  • Kostua
    • Kostu osoa

      Balio errealak estatistika-eragiketa bakoitzaren kostua islatzen du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).

  • Aukera eta puntualtasuna
    • Egutegia betetzea

      Adierazle honek egutegia bete den aldien portzentajea neurtzen du. % 100 hartu da erreferentziako balio moduan.

  • Egokitasuna
    • Banaketa geografikoa

      Estatistika-eragiketaren datuetan hedatu den gehieneko banaketa geografikoa adierazten du. Hurrengo balioak hartuko ditu:1-Euskal AE 2-Lurraldea 3-Eskualdea 4-Hiriburuak 5- 10.000 biztanletik gorako udalerriak. 6.-Udalerria Erreferentziako balio moduan, adierazle honek hartzen duen gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 6 bitartean).

    • Asetasun indizea

      Erabiltzaileak eragiketa multzoen gainean duen asebetetzearen balorazioa (1-5 eskalan) adierazten du. Erreferentziako balio moduan, adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 5 bitartean).

    • Garrantzi maila

      Erabiltzaileak eragiketa multzoka eman duen garrantziaren balorazioa (1-5 eskalan) adierazten du. Inkestaren aldizkakotasunaren araberakoa izaten da. Erreferentziako balio moduan, adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 5 bitartean).

    • Web bisitariak

      Eragiketa bakoitzeko webgunean izan den bisita kopurua adierazten du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle honek hartzen duen gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali