Metodologia-fitxa: Euskal industriaren panorama (Kod. 112314)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Euskal industriaren panoramak industria-sektorea hainbat ikuspegitatik ezagutzeko informazio garrantzitsua biltzen du, eta erreferentziazko beste geografia-eremu batzuekin konparatzeko adierazleak dauzka. Horrela, Euskadiko industria-sektorearen ahalik eta ikuspegi zabalena eta konparatuena eman nahi du; horretarako, ikuspegi ezberdinak hartzen ditu kontuan, eta, batez ere, Eustatek egindako estatistiketako azken datuak erabiltzen ditu oinarri moduan.

Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
-BPGa (barne-produktu gordina)
-BEGa (balio erantsi gordina)
-Enplegua
-Langabezia-tasa
-Kanpo-merkataritza
-Enpresa kopurua
-Enplegu-banaketa
-Uneko prezioak, industria-sektorearen arabera
-Manufaktura-industriaren inbertsio garbia eta inbertsio gordina
-Interneterako konexioa duten establezimenduak
-4.0 industriaren adierazleak

3.2. Sailkapen-sistemak

Hauek dira sailkapenerako aldagai nagusiak:
-Autonomia-erkidegoak
-Enplegatuen estratua
-Jarduera-sektorea
-Industria-adarra
-Lurralde historikoa
-Eskualdea

Jarduera Ekonomikoaren Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

Sektoreen eransketak

Kode eta izengaiak

3.3. Estaldura sektoreka

Eragiketak JESNren atal guztiak hartzen ditu, industria-jardueran aritzen direnei dagokienez.

3.5. Estatistika-unitatea

Industria-jarduera duten enpresei dagokien unitate lokala.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Bilketa-eragiketa denez, industria-sektoreari egiten zaio erreferentzia, multzoan hartuta.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da, nahiz eta konparazioak egin Estatuko eta nazioarteko datu batzuekin (autonomia-erkidegoak, EB...). Eskualdea da gehieneko desagregazio-maila.

3.8. Denborazko estaldura

Euskal industriaren panorama 2007tik argitaratzen da.

3.9. Oinarri-aldia

Aztergai diren gaietan estatistika-eragiketa bakoitzari dagokiona da oinarrizko aldia, urteekin gai eta analisi desberdinak sartu dira-eta.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Eragiketaren arabera, unitateak balio absolututan (batzuk milaka eurotan) edo ehunekotan aurkezten dira. Batzuk bi moduetara aurkezten dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuek eragiketa bakoitzean argitaratutako azken urteari egiten diote erreferentzia.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Eragiketak sekretu estatistikoa bete behar du. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen die inkestatuei, eta ezin izango dira inoiz izenarekin batera erabili, ez eta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

Informatzaile bakar batek eman dituen eta taldekatu ezin diren datuekin, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Urtero zabaltzen da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean estatistika-eragiketaren honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: azken prentsa-oharrak, grafiko interaktiboak, txostenak eta estatistika-taula hauek:
-Euskal AEko eta EB-27ko makromagnitude nagusiak. Aldakuntza-tasa erreala. (%).
-Euskal AEko industria-ondasunen kanpo-merkataritza, esportatutako partida nagusien arabera.
-Industria-ondasunen kanpo-merkataritza, autonomia-erkidegoen arabera.
-Euskal AEn instalatutako enpresen kopurua.
-Enpresak eta beren enplegua Euskal AEn, jarduera-atalaren (A21) egoitza sozialaren arabera.
-Enpleguaren banaketa Euskal AEn jarduera-adarraren arabera, batez besteko tamainari eta enplegatutako pertsonen geruzari jarraiki.
-Enpresa-demografia eta enplegua Euskal AEn, jarduera-sekzioaren arabera (A21).
-Euskal AEko industriako balio erantsiaren sektorekako banaketa. Uneko prezioak (%)
-Euskal AEko industriaren sektoreko balio erantsia. Uneko prezioak (%)
-Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG prezio korronteetan. Urtearteko hazkunde-tasak (%).
-Euskal AEko BPG p/m eta industriako BEG. Bolumen-indize kateatuak. Urtearteko hazkunde-tasak (%).
-Euskal AEko industriako langile okupatuen banaketa, industria-adarren arabera.
-Euskal AEko industria-establezimenduak, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera (%).
-Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia jarduera-adarren arabera (mila euro eta %).
-Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio garbia jarduera-adarren arabera (mila euro eta %).
-Euskal AEko manufaktura-industriaren inbertsio gordina, ondasun motaren arabera (mila euro eta %).
-Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduak, jarduera-adarraren eta berrikuntza-motaren arabera (%).
-Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduak, jarduera-adarraren eta establezimendu-motaren arabera (%)
-Euskal AEko Interneteko sarbidedun establezimenduak, jarduera-adarraren eta sarbidearen arabera (%)
-Euskal AEko industri establezimenduetako 4.0 industriaren adierazleak enplegu geruzaren arabera (establezimenduen %).

Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: fitxa metodologikoa eta kalitate-fitxa

Euskal industriaren panorama

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Euskal industriaren panoraman, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: irisgarritasuna eta argitasuna; kostua; aukera eta puntualtasuna, eta egokitasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:

-Eusko Jaurlaritza
-Foru-aldundiak eta Euskadiko toki-administrazioak
-Euskal Herriko Unibertsitatea
-Ikerketa- eta garapen-zentroak
-Merkataritza eta itsasketa-ganberak
-Langileen sindikatuak
-Enpresa-elkarteak
-Komunikabideak
-Oro har, ehundura produktibo eta soziala, banakakoan nahiz elkartean.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,08 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,29. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, eskualdea da estatistika-eragiketa honetako emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Sintesi-eragiketa denez, iturri-eragiketetara jo behar da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Sintesi-eragiketa denez, ez dago laginketarik.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Sintesi-eragiketa denez, iturri-eragiketetara jo behar da.

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren datara arte igarotako denbora neurtzen duena; denbora hori aldatu egiten da eragiketarik eragiketara, baina, oro har, urtebete ingurukoa izaten da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Eragiketak erreferentziazko beste geografia-eremu batzuekin alderatzeko adierazleak dauzka. Industria tokiko eta nazioarteko testuinguru makroekonomikoan kokatzea du helburu, eta, horretarako, industria-ekoizpena aztertzen du, eta sektore ekonomikoen gaineko ohiko azterketa egitean funtsezkoak diren adierazleak birpasatzen ditu.

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Aldi konparagarriak aldatu egiten dira eragiketaren arabera.

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Eragiketaren emaitzak koherenteak dira INEk industria-sektorean egiten dituen estatistiken emaitzekin. Era berean, emaitzak koherenteak dira Eustatek egiten duen eragiketa honekin: Industriaren inkesta (EIA).

Industriaren inkesta

15.4. Barne-koherentzia

Datuen koherentzia bermatuta dago, Industriaren estatistikaren koordinatzaileak txosten osoa gainbegiratzen eta berrikusten baitu argitaratzera bidali baino lehen.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 18600 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Eustaten orrialdean ikus daitekeenez, datu batzuk behin-behinekoak dira (p). Gero, datuak berrikusten dira, behin betiko bihur daitezen.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Sintesi-eragiketa bat da, beste estatistika-emaitza batzuen ondoriozko datuetan oinarritzen dena.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazio-bilketan, Eustaten, INEren barruko homologoen eta Eurostaten eragiketetan industriaren askotariko alderdiei buruz argitaratzen diren datuak biltzen dira (hona hemen besteak beste erabiltzen diren iturriak: Industriaren estatistika, Urteko Kontu Ekonomikoak, Kanpo-merkataritzaren estatistikak, Berrikuntzaren inkesta eta Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika - I+G).

18.4. Datuen baliozkotzea

Industriaren estatistikaren koordinatzaileak txosten osoa gainbegiratzen eta berrikusten du argitaratzera bidali baino lehen.

18.5. Datuen bilketa

Konparaziozko analisiak egiten dira hautatutako iturrien artean.

18.6. Doikuntza

Ez da urtaro-doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus