Kalitate-fitxa: Hezkuntzaren kontua

Eragiketaren identifikazioa

Eragiketaren izena:
Hezkuntzaren kontua
Kodea:
170117
Eragiketa-mota:
Sintesia
Maiztasuna:
Bi urtekoa
Fitxa metodologikoa:
Hezkuntzaren kontua

Kalitate Adierazleak

Atala Adierazlea    + Aldia Balio erreala Erreferentziako balioa
     
Irisgarritasuna eta argitasuna Informazioa eskuratzeko klikak   Informazio gehiago 2023 4 4
Agiri metodologikoak   Informazio gehiago 2023 6 3
Hedatzeko formatuak   Informazio gehiago 2023 5 6
     
Konparagarritasuna Aldera daitezkeen aldiak   Informazio gehiago 2023 15 Urte 10 Urte edo gehiago
Alderagarritasunaren tasa   Informazio gehiago 2023 % 90,02 % 100
     
Kostua Kostu osoa   Informazio gehiago 2023 1 1 - 5
     
Aukera eta puntualtasuna Egutegia betetzea   Informazio gehiago 2023 % 100 % 100
Desfasea   Informazio gehiago 2023 5 Hilabete 5 Hilabete
     
Egokitasuna Banaketa geografikoa   Informazio gehiago 2023 1 1 - 6
Inpaktu-kop   Informazio gehiago 2023 1 1 - 5
Asetasun indizea   Informazio gehiago 2023 4,07 1 - 5
Garrantzi maila   Informazio gehiago 2023 4,37 1 - 5
Web bisitariak   Informazio gehiago 2023 2 1 - 5
     
Zehaztasuna eta fidagarritasuna Iturri erabilgarriak   Informazio gehiago 2023 % 90 % 100

Helburuak

Kalitatearen gaineko fitxan, estatistika-eragiketa jakin baten kalitatea islatzen duten adierazle kuantitatiboen zerrenda bat jaso nahi da, EUROSTATek ezartzen dituen kalitatearen gaineko dimentsio edo faktore bakoitzeko. Izan ere, kalitatearen gaineko fitxa hau egiteko Europako erakunde horrek proposatu dituen kalitatezko adierazle estandarrak erabili dira, baita EUSTATen estatistika-eragiketetako prozeduren ondorioz ateratako beste batzuk erabilita ere.

Adierazle bakoitzaren balio errealarekin batera, ahal den neurrian, erreferentziako balio bat ere emango da; azken balio honen helburua da, eman den adierazlearen egokitzapena interpretatzen laguntzea. Eta, oro har, adierazlearen erreferentziako balio handienaren edo txikienaren bidez adieraziko da.

Adierazleen deskripzioa

  • Irisgarritasuna eta argitasuna
    • Informazioa eskuratzeko klikak

      Adierazle honen balio erreala, webean argitaratu diren estatistika-eragiketen datuen tauletara sartzeko beharrezkoa den gutxieneko klik kopurua da. Estatistika-eragiketaren datuak jasotzen dituzten tauletan sartzeko behar diren 4 klikak hartu dira erreferentziako balio moduan.

    • Agiri metodologikoak

      Adierazle honen balio errealak webguneko Metodologia eta kalitatea atalean estatistika-eragiketa bakoitzerako dauden dokumentu guztien (txostenak, fitxak, taulak...) kopurua adierazten du. Adierazle honen barruan sartuko dira, aparteko agiri moduan, definizioak; baldin eta webaren bidez atal egokian argitaratuta badaude. 3 dokumentu ezarri dira erreferentzia gisa: kalitatearen fitxa, fitxa metodologikoa eta definizioak.

    • Hedatzeko formatuak

      Adierazle honek estatistika-eragiketaren datuak hedatzeko erabiltzen den formatu kopurua neurtzen du. (Datuen taulak, prentsa-oharrak, emaitzen analisia, datu-bankua, adierazle grafikoak eta urtekaria.) Hedatzeko formatu guztiak, 6, hartu dira erreferentziako balio moduan; horien bidez, hain zuzen, estatistika-eragiketaren datuak zabaltzen dira.

  • Konparagarritasuna
    • Aldera daitezkeen aldiak

      Adierazle honek “jauzirik” ez duen eragiketaren datu-serieko aldi kopurua neurtzen du; erreferentziako aldietakoren batek dituen berezitasunek, eragiketaren diseinu edo metodologiaren aldaketek edo beste edozerk eragin arren. Honako erreferentziako balioak proposatzen dira: 10 urte edo gehiago egiturazko eragiketetarako eta 15 urte edo gehiago koiunturazko eragiketetarako.

    • Alderagarritasunaren tasa

      Erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien portzentajea izango da adierazle honen balio erreala. Erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen alderdi guztiak hartu dira erreferentziako balio moduan, hau da, % 100.

  • Kostua
    • Kostu osoa

      Balio errealak estatistika-eragiketa bakoitzaren kostua islatzen du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).

  • Aukera eta puntualtasuna
    • Egutegia betetzea

      Adierazle honek egutegia bete den aldien portzentajea neurtzen du. % 100 hartu da erreferentziako balio moduan.

    • Desfasea

      Adierazle honek erreferentziako aldiaren eta emaitzak argitaratzen diren egunaren artean igaro den denbora neurtzen du. Erreferentziako aldia amaitzen denetik emaitzak erabilgarri dauden egunera arte (Urteko Estatistika Programan ezarritakoa) igarotako egun, aste, hilabete edo urte kopurua hartu da erreferentziako balio moduan.

  • Egokitasuna
    • Banaketa geografikoa

      Estatistika-eragiketaren datuetan hedatu den gehieneko banaketa geografikoa adierazten du. Hurrengo balioak hartuko ditu:1-Euskal AE 2-Lurraldea 3-Eskualdea 4-Hiriburuak 5- 10.000 biztanletik gorako udalerriak. 6.-Udalerria Erreferentziako balio moduan, adierazle honek hartzen duen gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 6 bitartean).

    • Inpaktu-kop

      Prentsan eta komunikabide digitaletan izan den berri kopurua islatzen du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).

    • Asetasun indizea

      Erabiltzaileak eragiketa multzoen gainean duen asebetetzearen balorazioa (1-5 eskalan) adierazten du. Erreferentziako balio moduan, adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 5 bitartean).

    • Garrantzi maila

      Erabiltzaileak eragiketa multzoka eman duen garrantziaren balorazioa (1-5 eskalan) adierazten du. Inkestaren aldizkakotasunaren araberakoa izaten da. Erreferentziako balio moduan, adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 5 bitartean).

    • Web bisitariak

      Eragiketa bakoitzeko webgunean izan den bisita kopurua adierazten du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle honek hartzen duen gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).

  • Zehaztasuna eta fidagarritasuna
    • Iturri erabilgarriak

      Euskal Autonomia Erkidegorako eskuragarri dauden iturrien ehunekoa

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali