Metodologia-fitxa: Hezkuntzaren kontua (Kod. 170117)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
03/07/2024
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
03/07/2024
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Euskal AEko Hezkuntzaren Kontua (CECAE) eragiketaren helburua da hezkuntza-jardueretan egindako gastua kalkulatzea eta sektoreko azken kontsumo efektiboa, finantzatzeko modua eta erakundeen ekarpena zehaztea. Hezkuntza-sektoreko makromagnitude nagusiak egiteak, Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika eta Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika iturritzat harturik, eta Unescoren printzipio metodologikoei jarraituz, aukera ematen du hezkuntzak Euskal AEko ekonomian zer eragin duen aztertzeko eta nazioartekoarekin alderatzeko. Nazioarteko alderaketarako adierazleak egiteko, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) hezkuntzari buruz argitaratzen dituenak (Education at a glance) dira erreferentzia, baita nazioartean alderatu daitezkeen hezkuntza-estatistiketarako eskuliburua ere: OECD Handbook for Internationally Comparative Education Statistics 2018. Ikusi estekak 19.1 apartatuan.
Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
-Hezkuntzako gastua, guztira
-Gastuaren adierazleak (BPGaren %, gastua biztanleko)
-Gastu arrunta
-Hezkuntzara bideratutako gastu publikoa
3.2. Sailkapen-sistemak
Hauek dira sailkapenerako aldagai nagusiak:
-Gastuaren funtzioak
-Gastuaren hornitzaileak
-Gastuaren finantzaketa
-Hezkuntza-maila (INSN – Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua–, 2011)
Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua 2011ko HNSN
Hezkuntzaren kontua (ohar metodologikoa)
3.3. Estaldura sektoreka
HNSN 2011 sailkapenaren eremu guztiak hartu dira.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Euskal AEn hezkuntza-eremuan sartuta dauden jarduketak egiten dituen erakunde-unitatea.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Euskal AEn hezkuntza-eremuan sartuta dauden jarduketak egiten dituzten erakunde-unitateen multzoa. Honako hauek sartzen dira: hezkuntza arautua nahiz ez-arautua, funts publikoen finantzaketa eta partikularren eta erakunde pribatuen kargurako finantzaketa, hezkuntza-zerbitzuak ematearekin lotuta dauden jarduera lagungarriak (eskola-garraioa, jantokia...), hezkuntza-eremuko I+G jarduerak eta hezkuntza-sistemaren administrazio orokorraren jarduerak (adibidez, ikasketa-planen zehaztapena).
3.7. Eremu geografikoa
Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da.
3.8. Denborazko estaldura
Kontuan, 2001etik 2014ra bitarteko datuak bi urtez behingoak dira, eta 2014tik aurrerakoak urtekoak.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-urtea 2017 da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Guztizko gastua milaka eurotan argitaratzen da, eta biztanleko gastuak eurotan. Hezkuntzara bideratutako gastu publikoa eta BPGari dagokion gastua, berriz, ehunekotan argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Kontua “t” urtean argitaratzen da, “t-2” urteko behin betiko datuekin eta “t-1” aurrerapen-datuekin.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hau erakunderen batekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
2001etik 2014ra arteko datuak bi urtez behingoak dira. 2014tik aurrera, berriz, kontuak emaitza bereiziak ematen ditu aldiko urte guztietarako, nahiz eta kontua bi urtez behin egin eta argitaratu.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean estatistika-eragiketaren honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
*Datuak: azken prentsa-oharrak, txostenak, grafiko interaktiboak, datu-bankuak eta estatistika-taula hauek:
-Euskal AEko hezkuntzako gastu osoa eta adierazleak.
-Euskal AEko hezkuntzan egin den gastu osoa, funtzioka (milaka euro).
-Euskal AEko hezkuntzako guztizko gastua, funtzioen eta zuzeneko finantzaketa-iturrien arabera (milaka euro).
-Euskal AEko hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuetako gastu arrunta, irakaskuntza-motari jarraiki, zuzeneko finantzaketaren arabera (milaka euro).
-Euskal AEko hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuetako gastu arrunta, hezkuntza-mailari jarraiki, zuzeneko finantzaketaren arabera (milaka euro).
-Euskal AEko gastu arrunta hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuetan, hornitzaileak eta finantzaketa zuzena aintzat hartuta (milaka euro).
-C1 Adierazlea. Ikasleko gastua, hezkuntza-instituzioetan, oinarrizko zerbitzuetan, osagarrietan eta I+Gn (PPC ($)).
-Hezkuntza-gastu publikoaren bilakaera (%)
*Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dukementuak ditu:
Fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
Nota metodologikoa
-Definizioak
Hezkuntzaren kontua
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Euskal AEko Hezkuntzaren Kontuan, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Honako hauek dira Euskal AEko Hezkuntzaren Kontuko erakunde interesdun nagusiak:
-Eusko Jaurlaritza
-Unibertsitateko ikertzaileak
-Sindikatuak eta bestelako gizarte-eragileak
-Irabazi-asmorik gabeko beste antolakunde batzuk, gizarte-gaiak aztertzen dituztenak (SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eta abar).
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,3. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Hala, aurreikusi denez, lurralde historikoa izango da estatistika-eragiketa honen emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa, nahiz eta gaur egun Euskal AE mailan argitaratu.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Datuak fidagarriak direla ziurtatzeko, informazio-iturri gisa erabiltzen diren datuen % 90 lurraldearen arabera sailkatuta egotea da helburua.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Sintesi-eragiketa denez, ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2021 aldian:
Iturri erabilgarriak: % 90
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2021 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 5 hilabete -n kokatu da.
14.2. Puntualtasuna
Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2021 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2021 urtean % 90,90 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2021 urtean 13 urte urtekoa izan da.
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Eragiketaren emaitzek guztiz bat egiten dute Eustatek egiten dituen beste estatistika batzuekin, eragiketarako erabiltzen diren informazio-iturri nagusietako bat direlako: Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika, Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika eta Eskola-jardueraren estatistika.
Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eskola-jardueraren estatistika
15.4. Barne-koherentzia
Hezkuntzaren Kontuaren datu guztiak elkarren artean erabat koherenteak dira, Hezkuntza Kontuen Sistemak (HKS) ezarritako metodologia komuna erabiltzen baitute.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2021eko urteko estatistika-programaren arabera, 30200 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Lehenengo, t-1 urteko behin-behineko datuak argitaratzen dira. Hurrengo urtean, datuak berrikusten dira, eta t-2 urteko behin betiko datuak argitaratzen.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Informazioaren jatorriari dagokionez, Euskal AEko Hezkuntzaren Kontua sistema mistoa da, administrazio-informazioa eta beste estatistika-emaitza batzuen ondoriozko informazioa konbinatzen dituelako.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Datuak konbinatzeko, urteko datuak biltzen dira bi urtez behin.
Honako ad-hoc eskaera hauek egiten dira:
*Eustat:
-“Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistikaren” ustiapena
-“Irakaskuntza publikoaren gastuaren eta finantzaketaren estatistikaren” ustiapena
-“Familia-gastuaren estatistikaren” ustiapena
-“Eskola-jardueraren estatistikaren” ustiapena. Bekak
*Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila:
-Hezkuntza Sailaren eta mendeko erakundeen likidazio-datuak: Haurreskola, Lanbide, Habe, IVAP, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Halaber, informazioa ateratzen da honako hauen web-argitalpenetatik:
-Euskal Herriko Unibertsitatea: Aurrekontu-likidazioak
-UNED
-EIN: Laneko kostuaren urteko inkesta
18.4. Datuen baliozkotzea
Jasotako informazioa aztertu eta kodetu egiten da, Hezkuntzaren Kontuen Sistemaren (HKS) sailkapenetan zehaztutako kodearekiko elkarrekikotasuna aplikatuz.
18.5. Datuen bilketa
Balioespenak egiten dira, ekitaldi bakoitzean eskuratu daitekeen informazioaren arabera. Praktikan, lurraldearen arabera sailkatutako daturik ez edukitzeagatik egiten dira inputazio gehienak.
Hezkuntzaren Kontuan interesgarriak diren aldagaietarako datuak egiten dira, erakunde-unitate edo -talde bakoitzerako, fitxategi independenteetan. Fitxategi bakoitzean, erakunde-unitate bakoitzetik jasotako informazioa kodetzen da, Hezkuntzaren Konturako baliozkoa den kodea esleituz, sailkapen funtzionalari (SCE-EF), hornitzaileen araberako sailkapenari (SCE-EP), finantzatzaileen araberako sailkapenari (SCE-ER) eta hezkuntza-mailari dagokienez, bat etorrita fitxa metodologiko honen 3.2 apartatuan adierazitako eskuliburuarekin eta sailkapenekin.
18.6. Doikuntza
Ez da doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak