Metodologia-fitxa: Denbora-aurrekontuen inkesta (Kod. 010902)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
01/07/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
01/07/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Denbora-aurrekontuen inkesta (DAI) eragiketak herritarren ohitura sozialei eta eguneroko bizimoduari buruzko informazio zehatza eskaintzen du, eguneroko denboraren erabileraren ikuspegitik, eta egunean zehar egindako jardueren arteko banaketa konputatzen du. Eragiketa honek genero-ikuspegitik egindako gizarte-azterketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Etxeko Produkzioaren Kontu Satelitea egiteko informazio erabilgarria ematen du.
Jarduera bakoitzerako adierazle hauek neurtzen dira:
. Partaide bakoitzeko batez besteko denbora
. Parte-hartze tasa
. Batez besteko denbora soziala
Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
. Asteko eguna
. Aldagai demografikoak: adina, sexua, ikasketa-maila, jarduerarekiko erlazioa
. Honako hauekin lotutako jarduerak:
. Zainketa pertsonalak
. Lana eta prestakuntza
. Etxeko lanak
. Etxeko pertsonen zaintza
. Gizarte-bizitza
. Aisia aktiboa
. Aisia pasiboa
. Joan-etorriak
. Bigarren mailako jarduerak
. Lekua eta konpainia
. Ongizate pertsonala
3.2. Sailkapen-sistemak
DAIn, lurralde-sailkapen estandarrez gain, nomenklatura espezifiko bat erabiltzen da jarduerak kodetzeko. Egunean zehar inkestatuek parte hartzen duten lehen mailako jarduerei ("zer egiten ari zinen?") eta bigarren mailako jarduerei ("zer gehiago egiten ari zinen?") 3 digituko kode bat esleitzen zaie. Lehen eta bigarren mailako jarduerei buruzko informazioa beste sailkapen batzuekin osatzen da, kokapena deskribatzen dutenak (denbora non igarotzen den, garraiobideak barne) eta denbora "norekin" pasatzen den deskribatzen dutenak.
Eguneroko bizitzako jarduera pertsonalen nomenklatura (DAI)
3.3. Estaldura sektoreka
Inkestak Euskal AEko 10 urte eta gehiagoko biztanleak hartzen ditu, familia-etxebizitza nagusietan bizi direnak; beraz, ez dira barne hartzen establezimendu kolektiboak.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Pertsonak
3.6. Biztanleria estatistikoa
Euskal AEko 10 urte eta gehiagoko biztanleak, familia-etxebizitza nagusietan bizi direnak.
3.7. Eremu geografikoa
Estatistikak Euskal AE osoa hartzen du.
3.8. Denborazko estaldura
1993., 1998., 2003., 2008., 2013., 2018. eta 2023. urteetarako emaitzak daude eskuragarri.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarrizko aldia 1993. urteari dagokio, eta urte horretako datuak ditugu.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Partaide bakoitzaren batez besteko denbora soziala eta batez besteko denbora ordu eta minututan neurtzen da (hh:mm), eta partaidetza-tasak ehunekotan.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Datuak urte naturalari buruzkoak dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo erakunderen batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatu egiten die inkestatuei emandako erantzunen tratamendu erabat anonimoa, zenbakizkoa eta agregatua, eta ezin izango dira inoiz modu nominalean erabili, ez eta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Bost urtekoa
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, datu-bankua, grafiko interaktiboak eta ondorengo estatistika-taulak jasotzen dituzte, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera:
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek jarduera nagusietan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren arabera.
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek zainketa pertsonaletan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren arabera.
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek lan- eta prestakuntza-jardueretan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren arabera.
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek etxeko lanetan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren arabera.
. Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleen batez besteko denbora etxeko pertsonak zaintzeko jardueretan, asteko egun motaren arabera.
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek bizitza sozialeko jardueretan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren arabera.
. Aisia aktiboko eta kiroletako jardueretan erabilitako batez besteko denbora Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanlerian, asteko egun motaren arabera.
. Aisia pasiboko jardueretan erabilitako batez besteko denbora Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanlerian, asteko egun motaren arabera.
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek joan-etorrietan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren eta lurralde historikoaren arabera.
. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek jarduerak egiten dituzten lekuetan erabilitako batez besteko denbora, asteko egun motaren arabera.
LAGINKETA-ERROREAK
. Aldakuntza-koefizienteak jarduera nagusietan erabilitako batez besteko denborarako, Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriak asteko egun motaren arabera, lurralde historikoari jarraiki.
. Aldakuntza-koefizienteak jarduera nagusietan erabilitako batez besteko denborarako, Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriak asteko egun motaren arabera, sexuari jarraiki.
. Aldakuntza-koefizienteak jarduera nagusietan erabilitako batez besteko denborarako, Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriak asteko egun motaren arabera, jarduerarekiko erlazioari eta sexuarai jarraiki.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea:
Dokumentazio hau dauka:
. Metodologia-fitxa
. Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostenak
- Definizioak
- Galdetegiak
Denbora-aurrekontuen inkesta
10.3. On-line datu-baseak
| Datu Bankua | Eguneratua | |
|---|
| Iharduera talde nagusiak |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, jarduera-motaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, jarduera-motaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta adinari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Zainketa pertsonalak |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte-denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta partaidetza-tasa, zaintza pertsonalaren motaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo, mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, bizilekuko janariko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Lana eta prestakuntza |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, lan-heziketa tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Etxeko lanak |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, etxeko laneko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, elikadurarekiko jarduera erlazionatuko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Etxeko lagunez arduratzea |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, etxeko pertsonentzako ardurako tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, umeentzako ardurako tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Gizarte-harremanak |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, bizitza sozialaren jardueriko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, harrerekiko edo irteerekiko jarduerarekin erlazionatuko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Aisi aktiboa eta kirolak |
| Euskal AEko16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, aisia aktiboko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Aisi pasiboa |
| Euskal AEko16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, aisia pasiboko tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, irakurketarekin, irrati-telebistarekin erlazionatutako jarduerako tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Joan-etorriak |
| Euskal AEko batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, ibilbide-tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Tokiak eta lagunak |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, jarduera egiten den lekuaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, jarduera egiten den etxeko lekuaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1993 - 2023 | 2024/07/23 |  |
| Euskal AEko16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko gizarte denbora, parte-hartzaileko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa, jarduerarako konpainiako tipoaren eta egunaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (oo,mm). 1998 - 2023 | 2024/07/23 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
| Mikrodatuak |
|---|
| Denboraren erabilerari buruzko mikrodatu bateratu multinazionalen deskribapena eta fitxategia (MTUS). 1993-2008 (zip, 29 MB) | 04/09/2019 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 2013 (zip, 3,0 MB) | 23/09/2014 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 2008 (zip, 1,0 MB) | 27/12/2012 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 2003 (zip, 1,0 MB) | 06/11/2012 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 1998 (zip, 1,0 MB) | 29/10/2012 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 1993 (zip, 1,0 MB) | 22/10/2012 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 2018 (zip, 4,1 MB) | 02/09/2019 |
| Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Denbora-aurrekontuen inkesta. 2023 (zip, 4,2 MB) | 23/07/2025 |
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Denbora-aurrekontuen inkestan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, aukera eta puntualtasuna, kostua, irisgarritasuna eta argitasuna, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
DAIren erabiltzaile eta interesdun nagusiak administrazio autonomikoa, Eusko Jaurlaritzako sailak, komunikabideak eta unibertsitateak dira.
2023an, Eraginen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albisteen kopurua islatzen duena, 1 izan da. Web bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web bisiten kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023an, gogobetetze-indizea 4,12koa izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,27koa izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak jarduera estatistikoaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Alde horretatik, lurralde historikoa da DAIren emaitzen lurralde-bereizketa handiena.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
DAIk helburutzat ezarri du erantzun-tasa % 67tik gora mantentzea geruza guztietan.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Hauek dira 2023. aldiko azterketako nagusi (ar) en aldakuntza-koefizienteak:
Aldakuntza-koefizientea – Etxeko pertsonak zaintzen dituzten biztanleen partaidetza-tasa: % 3,20
Aldakuntza-koefizientea - Lanari eta prestakuntzari eskainitako partaide bakoitzeko batez besteko kopurua: % 0,90
Aldakuntza-koefizientea - Etxeko lanetara bideratutako batez besteko gizarte-tasa: % 1,50
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
2023. aldian, estatistika-eragiketaren laginketarekin zerikusirik ez duten errore nagusiak hauek dira:
Erantzun-tasa (Urtekoa): % 79,3
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Desfasearen benetako balioa, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzak argitaratzen diren dataren artean igarotako denbora neurtzen duena, 7 hilabetetan kokatu da 2023an.
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2024an egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
DAIk Eurostaten "Harmonised European Time Use Surveys (HETUS)" metodologiari jarraitzen dio alderdi nagusietan. Beraz, alderagarritasun geografikoa horren atzetik dauden herrialdeekin ematen da.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Aldi alderagarrien adierazlea, eragiketaren datuetatik "jauzirik" gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 35 urteko 2023an izan da.
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Batez besteko gizarte-denbora, partaide bakoitzeko batez besteko denbora eta partaidetza-tasa aldagaiak koherenteak dira Estatistikako Institutu Nazionalen denboraren erabilerari buruzko inkestan (2011) erabiltzen diren aldagaiekin, eta emaitzak koherenteak dira digitu bateko jarduera batzuetarako (Norberaren zaintza eta joan-etorriak).
15.4. Barne-koherentzia
Koherentzia- eta lerrun-kontrolek eta eragiketaren faseetan ezarritako baliozkotzeek datuen barne-osotasuna eta -koherentzia bermatzen dute.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 49.200 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez daude berrikusteke.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak zuzenean lortzen dira galdetegi espezifiko batetik. Galdetegi horretan, eguneroko gisa, inkestatutako pertsonak 10 minutuko ordu-tarte bakoitzean egiten dituen jarduerak idazten ditu.
Lagina 10 urte edo gehiagoko 7.500 pertsonak osatzen dute, familia-etxebizitzetan bizi direnak. Gainlagin batetik abiatzen da, azkenean finkatutako lagin-tamaina lortzeko (5.000 pertsona inguru). Laginaren aukeraketak bi etapako diseinu bati jarraitzen dio: lehenengoan zentsu-sekzioen aukeraketa egiten da, eta bigarren etapa batean, ausaz eta probabilitate berdinekin hautatzen da egunerokoari erantzuten dion pertsona.
2003ra arte, egunkaria betetzeko aukeratutako pertsonak 16 urte edo gehiago zituen. Urte horretatik aurrera, adina 10 urte edo gehiagokoa izan zen, "Guidelines for harmonised european Time Use Surveys" (3.1 Sample design) izenekoak proposatutako metodologiara egokitzeko.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Bost urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Informazioa biltzeko sistema mistoa da, eta telefono bidezkoa, aurrez aurrekoa eta Internet bidezkoa hartzen ditu. 2018ko edizioan sartu zen mugikorraren aplikazioa (APP), bilketa hobetzeko eta errazteko. Inkestatutako pertsonak gehien komeni zaion erantzun-bidea adierazi du.
18.4. Datuen baliozkotzea
Datuak araztea eta baliozkotzea hiru unetan egiten da:
- Informazioa bildu ondoren (jasotako datua irakurri edo ikusi).
- Grabazio-prozesuan, ezin da ezarritakoa ez den beste balio bat sartu inongo eremutan (tarte-baliozkotzeak, literalen kodifikazioa).
- Lortutako datuen arteko koherentzia-kontrolak egiten diren behin betiko baliozkotze-prozesuan.
18.5. Datuen bilketa
Datuak biltzeko galdetegiak behar bezala araztu, grabatu eta balidatu ondoren, dagozkien ustiapen-fitxategiak lortzen dira, kasu honetan bi: jardueren fitxategia eta banakako fitxategia. Fitxategi horiek ustiatzeak inkestaren funtsezko hiru neurriak kalkulatzea ahalbidetzen du (batez besteko denbora soziala, partaide bakoitzeko batez besteko denbora eta parte-hartze tasa) jarduera mota bakoitzerako. Tabulazioak asteko egunaren eta aldagai demografiko garrantzitsuenen arabera egiten dira: sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, ikasketa-maila, jarduerarekiko harremana eta lanbidea; azken batean, denboraren erabilerarekin lotuta daude.
Ustiapenak, gainera, Eustaten webgunean argitaratzen diren datu-bankuko taulak eta grafiko interaktiboak sortzen ditu, bai eta neurrira egindako informazio-eskaerak egiteko beharrezko prozesuak ere.
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaroko doikuntzarik egiten.
19. Oharrak
19.1. Oharrak
DAIk Denboraren Erabilerari buruzko Azterketa Multinazionalean (MTUS) parte hartzen du. Azterlan horrek 100 inkesta baino gehiago biltzen ditu estatuan, formatu estandarizatu bakarrean. Fitxategi horri esker, ikertzaileek azken 55 urteetan eta 30 herrialdetan pertsonek lan- eta aisialdi-jardueretan ematen duten denbora azter dezakete.
Denboraren erabilerari buruzko azterketa multinazionala