Langileria (I+G)

Langileria (I+G)

Zientzi ikerketako eta teknologi garapeneko jardueretara zuzenean atxikitako pertsona guztiak sartzen dira hor, ardura-maila edozein dela ere. Hor sartzen dira, bada, bai I+Gko jarduerak administratu eta zuzentzen dituztenak, bai zuzenean I+Gko lanekin lotutako zerbitzuetan dihardutenak (adibidez, ikerketa-laborategi edo liburutegietako langile laguntzaileak, ikerketa-unitate edo zerbitzuetara atxikitako administrazio-langileak, behargin espezializatuak eta espezializatugabeak, eta abar).

Kanpoan uzten dira zeharkako zerbitzuak egiten dituztenak, hala nola segurtasuneko langileak, eta abar.

Enplegatutako langileak neurtze aldera, honako hauek hartzen dira kontuan:

a) Lanaldi osoko langileak: kategoria horretan biltzen dira gutxienez lan-jardunaldiaren % 90 I+Gko jarduerei eskaintzen dietenak.

b) Lanaldi-zatiko langileak: kategoria horretan biltzen dira lan-jardunaldiaren % 10 eta % 90 bitarte I+Gko jarduerei eskainita, gainerako denboran bestelako jardueretan aritzen direnak. Hor sartzen dira, orobat, urtebete baino denbora laburragoan I+Gko jardueretan aritu direnak.

c) Lanaldi osoaren balio beraz diharduten langileak (LOBAL): kopuru hori ateratzeko, batura hau egin behar da: lanaldi osoko langileak, gehi lanaldi-zatikoak I+Gko jardueretan aritzen diren denbora-zatiak.

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar