2001aren amaieran, biztanleen % 75ek sakelako telefonoa zeukaten
etxegunean, urtebete lehenago baino % 15 gehiagok, aurreikuspen baikorrenak
hautsiz. Nahiz eta osagai horren hazkunderik handiena 2000. urtean gertatu zen,
etenik gabe hazten jarraitu du, erritmo motelagoan bada ere.
Hazi egin da Interneterako sarbidearen aldea gizarte-taldeen
artean
Gizarte-talde desberdinen Interneterako sarbideari dagokionez,
gehituz jarraitzen du goi-mailako prestakuntza duten biztanleek, ikasleek edo
gazteek osatutako taldeen urruntzea, beste biztanle batzuek osatutakoaren aldean
(65 urte eta gehiagoko biztanleak, familia-gunerik gabeko edo bakartutako edo
lehen ikasketarik gabeko biztanleak). Beraz, azken datuek erakusten dute "arrail
digital" delakoa handitzen ari dela, prestakuntza akademiko handiagoko gizarte-taldeen
mesedetan, talde horietan beste taldeetan baino modu nabarmenagoan gehitu baita
Interneterako sarbidea.
Horrela, 2001eko azken sei hilabeteetan, unibertsitate-ikasketak
dituztenen taldea %41eko Interneteko sartze-tasatik %50era pasa da. Lehen mailako
ikasketak dituzten biztanleek osatutako taldea, aldiz, apenas aldatu da, eta
%10,4tik %11,3ra pasa da.

2001eko laugarren hiruhilekoan, 529.000 Internet-erabiltzaile zenbatu ziren; erabiltzaile horiek 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 29a hartzen dute. Internetek etxeguneetan izan duen hazkunde handiaz gain, internauten kopuruaren igoera internauta berriengandik dator: internauta horiek bazuten sarbidea, dela ikastetxean, dela lantokian, baina ez zuten erabiltzen, eta orain erabiltzen hasi dira. 2000ko laugarren hiruhilekoan, Interneterako sarbidea euren lantokian zutenetatik, soilik %55ek erabiltzen zuten; urtebete geroago, %71 izatera pasa dira. Ikasleen artean, zifra horiek %69tik %81era hazi dira.
Kontsumitzaileen eskubideak eta herritarrentzako sareko administrazio-
-zerbitzuak biderkatu egin dute interesa internauten artean
Interneteko gai nagusiak, oraindik ere, bidaiak, liburutegiak eta albisteak dira; dena dela, azken urte honetan interesa gehien handitu dutenak kontsumitzaileen eskubideak eta herritarrentzako administrazio-zerbitzuak izan dira (ehuneko 20na puntuko gehikuntza horietako bakoitzean). Haien atzetik datoz enplegua bilatzea (18 puntuko igoera) eta, laugarren tokian, bankuak eta finantzak (15 puntu). Azken kasu horretan 137.000 erabiltzaile interesatutik 285.000ra pasa dira.
Sei Internet-erabiltzailetatik batek sarearen bidez erosi du
Urtebetean, Interneteko erabiltzaileak 2tik gora biderkatu dira, eta 90.000ra iritsi dira. Urtebete lehenago, proportzio hori hamarretik batera iristen zen.
Bidaia-paketeek liburuen tokia hartu dute erosketen rankinean: 2001eko azken hiruhilekoan, 37.000 erabiltzailek Internet bidez kontratatu zituzten bidaiak, 33.000k liburuak eta aldizkariak erosi zituzten, 22.000k musika eta 17.000k softwarea, gehien eskatutako produktuen artean.
Erosleen gehikuntza hori badirudi bat datorrela sareko segurtasunari buruzko iritzia hobetzearekin, hau da, informatzen edo erosten dutenen artean iritzia hobetu izanarekin: 2000. urtearen amaieran, %75ek konfiantza gutxi edo oso gutxi zuten; 2001eko laugarren hiruhilekoan, zifra hori % 62ra jaitsi da.
Yahoo eta Terra dira Euskal AEko internatuek gehien erabiltzen dituzten atariak. Gehien aipatutako sei webguneetatik, bost egunkari digitalei dagozkie (guztira, 120.000 erabiltzaile, sei hilabete lehenago baino % 88 gehiago). Lehen tokian elcorreodigital.es dago; haren atzetik, diariovasco.com, elmundo.es, elpais.es eta marca.es daude.
Eusko Jaurlaritzaren orrialde instituzionala (euskadi.eus) bigarren tokian dago internautek egiten dituzten aipamenen artean. 2001eko 2. hiruhilekoko datu-bilketaren aldean, gehikuntza % 56koa izan da. Hiru foru-aldundien orrialdeek internauten aldetik dituzten aipamenak eta Eusko Jaurlaritzarenak dituenak antzekoak dira, eta gehikuntza % 47koa da.
Internautek gehien aipatzen dituzten finantza-erakundeak erreferentziatzat hartzen badira: cajalaboral.es, bbk.es, kutxa.net, bbvanet.com eta cajavital.net, erabiltzaileen 50.000 aipamen zenbatzen dira, sei hilabete lehenago baino %150 gehiago.