Metodologia-fitxa: Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak (Kod. 220122)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

18/06/2024

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

18/06/2024

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak – (aurrerantzean, IGIF) izeneko estatistika-eragiketak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT) berriek Euskal AEko biztanleen artean izan duten ezarpenari buruzko aldizkako informazioa ematen du. Zehazki, etxebizitzetan eta ikastegi edo lantokietan biztanleek dituzten IKT ekipamenduak zenbatu eta deskribatzen ditu eta, halaber, horien erabilera-maila neurtzen du, batez ere Interneti lotutakoak. IKT teknologia horiek Euskal AEko gizartean duten ezarpen-maila inguruko beste herrialde batzuetako mailarekin erkatzeko aukera ematen du.

Hauek dira IGIFak ikertutako aldagai nagusiak:
- Familien eta populazioaren IKT ekipamenduak: ordenagailua, telefono mugikorra, Internet eta posta elektronikoa.
- Ezaugarri soziodemografikoak: - Adina, sexua, jarduerarekin duen harremana, amaitutako ikasketa-maila.
- Ordenagailuaren erabilera-ezaugarriak: erabilera motak, erabilera-tokia, erabilitako programak.
- Interneten erabilera-ezaugarriak: erabilera motak, sarbide-tokia, merkataritza elektronikoa.

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-2011)

3.3. Estaldura sektoreka

IGIFak familia-etxebizitza nagusien sektorea barne hartzen du; horregatik, ez dira barne hartzen etxe kolektiboak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko familia-etxebizitzak eta horietan bizi diren pertsona fisikoak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Eragiketak aipatzen duen populazio: 6 urteko eta gehiagoko pertsonak, ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi direnak.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketan aipatzen den lurralde-eremua Euskal AE eta lurralde historikoak dira.

3.8. Denborazko estaldura

Eustatek 2000. urtean Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak (IGIF) martxan jarri zuen Euskal AEko familia-eremuan, aitzindari bihurtuz Estatuan.

2009az geroztik, informazioa biltzeko aldia aldatu egin zen. Hala, lehen hiruhilekoan biltzen da informazioa, eta ez bigarrenean eta laugarrenean, lehenago bezala. Ondorioz, urtekoa izatera aldatzen da, sei hilekoa izateari utzita.

3.9. Oinarri-aldia

Inkestaren oinarri-aldia 2003 da argitaratutako ezaugarri nagusietarako. Hala ere, inkesta informazioaren gizartearen aldaketetara egokitu beharra dagoenez, galdetegiak aldatu egin dira azken aldietan. Galdetegiaren azken aldaketa esanguratsua 2019. urteari dagokio.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak milako unitatetan eta populazio- edo familia-ehunekotan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Estatistika-eragiketan jasotzen diren datuak urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekokoak dira. Zenbatespena (jasotzea) kontuan hartzen den aldiaren (hiruhilekoa) erdiko datan egiten da. Internet erabiltzeari eta merkataritza elektronikoari dagozkion ia item guztietan azken hamabi hilabeteetako informazioa jasotzen da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira. 2009ra arte, sei hilean behin egiten zen.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
 - Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, mikrodatuak, datu-bankua eta honako taula estatistiko hauek biltzen dituzte:
     Euskal AEko familiak, lurralde historikoaren eta familia motaren arabera, etxean dituzten informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ekipamenduen eta telebista-ekipamenduen arabera.
     Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde historikoaren arabera eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) eta telebistako ekipamenduen arabera, etxean ordenagailua duena, sexuaren, adinaren, amaitutako ikasketa-mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera; Interneta duena etxean, sexuaren, adinaren, amaitutako ikasketa-mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera; eta Interneten sartzeko aukeraren arabera.
     Internet erabiltzen duen Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde historikoka; sexuaren, adinaren, amaitutako ikasketa-mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera; eta sarean sartzeko lekuaren eta erabilitako hizkuntzen arabera.
     Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, Internetekiko harremanaren arabera, lurralde historikoka.

- Metadatuak:
 - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
      Fitxa metodologikoa
      Kalitate-fitxa
      Laginketa Erroreen Kalkuluari buruzko txostenak
 - Definizioak
 - Kodeak eta nomenklaturak
 - Galdetegiak

Informazioaren gizarteari buruzko inkesta. Familiak

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Familiak
Familiak eta etxeko IKT ekipamenduak
Euskal AEko familiak, etxeko IKT hornikuntzen eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko familiak, etxeko IKT hornikuntzen eta familia-motaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko familiak, etxean Internet edukitzearen, konexio-linearen, segurtasun sistemaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko familiak, etxean Internet edukitzearen, konexio-linearen, segurtasun sistemaren eta familia-motaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko familiak, etxean Internetera ez sartzeko arrazoiaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko familiak, etxean Internetera ez sartzeko arrazoiaren eta familia-motaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak eta etxeko IKT ekipamenduak
Euskal AEko gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak, etxeko IKT hornikuntzen eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak, etxeko IKT hornikuntzen eta familia-motaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak, etxean Internet edukitzearen, konexio-linearen, segurtasun sistemaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak, etxean Internet edukitzearen, konexio-linearen, segurtasun sistemaren eta familia-motaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak, etxean Internetera ez sartzeko arrazoiaren, zergati motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko gutxienez 16-74 urte arteko kide bat duten familiak, etxean Internetera ez sartzeko arrazoiaren, zergati motaren eta familia-motaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Biztanleak eta etxeko IKT ekipamenduak
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, etxeko IKT hornikuntzen, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, etxeko IKT hornikuntzen, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, etxeko IKT hornikuntzen, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, etxeko IKT hornikuntzen, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleria, etxeko IKT hornikuntzen, sexuaren eta jarduerarekiko erlazioaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Ikasleak eta ikastokietako IKT ekipamenduak
Euskal AEko 15 eta urte gehiagotako ikasten ari den biztanleria eta ikastokietako IKT ekipamenduak, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko 15 eta urte gehiagotako ikasten ari den biztanleria eta ikastokietako IKT ekipamenduak, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Euskal AEko 15 eta urte gehiagotako ikasten ari den biztanleria eta ikastokietako IKT ekipamenduak, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20222022/10/28Download
Landunak eta lantokietako IKT ekipamenduak
Euskal AEko 16 eta urte gehiagotako landunak eta lantokietako IKT ekipamenduak, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 16 eta urte gehiagotako landunak eta lantokietako IKT ekipamenduak, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 16 eta urte gehiagotako landunak eta lantokietako IKT ekipamenduak, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Biztanleak ordenagailuaren erabilera aintzat hartuta
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, ordenagailu erabileraren, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, ordenagailu erabileraren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, ordenagailu erabileraren, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabileraren, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabilitako programen, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabileraren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabilitako programen, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabileraren, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabilitako programen, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabileraren, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, erabilitako programen, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Internet erabiltzen duten biztanleak
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, jardueraren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), sexuaren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), sarbide-lekuaren, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), erabiltzeko helburuaren, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), sarbide-lekuaren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), erabiltzeko helburuaren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), sarbide-lekuaren, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), erabiltzeko helburuaren, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), sarbide-lekuaren, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleak (azken 3 hilabeteak), erabiltzeko helburuaren, sexuaren eta adinaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Internet ez duten biztanleak
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, Internet ez edukitzeko arrazoien, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, Internet ez edukitzeko arrazoien, adinaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, Internet ez edukitzeko arrazoien, jarduerarekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
6 eta 14 urte arteko biztanleak
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak, IKT ekipamenduaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak, ikastokian ordenagailua edo Internet edukitzearen eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak, ordenagailuaren erabilera kontuan hartuta eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleak, lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleak eta ordenagailuari lotutako ikastaroa egin du, gutxienez 4 ordukoa, lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleak, erabiltzeko lekuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleak, erabiltzeko helburuaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak, Interneten erabileraren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko 6 eta 14 urte arteko biztanleak, Internetekiko erlazioaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleak,erabilitako zerbitzuen eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleak (azken 3 hilabeteak), azken konexioaren iraupenaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download
Euskal AEko internet erabili duten 6 eta 14 urte arteko biztanleek (azken 3 hilabeteak) Euskal AEn (milak), erabilitako hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera. 2003 - 20232023/10/30Download

10.4. Mikrodatuetarako sarbidea

Mikrodatuak
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2010 (zip, 1,1 MB)28/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2014 (zip, 1,2 MB)20/05/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2003 (zip, 1,2 MB)13/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2004 (zip, 1,2 MB)14/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2005 (zip, 1,4 MB)16/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2006 (zip, 1,4 MB)20/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2007 (zip, 1,4 MB)22/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2008 (zip, 1,4 MB)23/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2009 (zip, 1,1 MB)26/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2011 (zip, 1,1 MB)30/03/2012
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2013 (zip, 1,1 MB)06/03/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2015 (zip, 1,0 MB)28/10/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2012 (zip, 1,0 MB)10/03/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2016 (zip, 1,1 MB)02/05/2017
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2017 (zip, 1,0 MB)02/06/2017
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2018 (zip, 1,1 MB)29/05/2018
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2022 (zip, 1,0 MB)28/02/2023
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Informazioaren Gizarteari eta Familiei buruzko Inkesta. Familiak. 2022 (zip, 1,5 MB)30/10/2023

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

IGIFen EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Estatistika-eragiketa horren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza)
- SPRI (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua)
- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Foru-aldundiak
- Udalak
- Unibertsitateak
- Azterketa-enpresak
- Hedabideak

2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. 2022 urtean, Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2021 urtean, gogobetetze-indizea 3,97 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,14. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da, Internet erabiltzen duten 15 urteko eta gehiagoko biztanleriaren kasuan izan ezik, kasu horretan, datuak eskualdeen eta hiriburuen arabera eskaintzen baitira.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Familien eta pertsonen urteko erantzun-tasari % 90etik gora eusteko helburua ezarri da, eta laginketa-errorea murriztu nahi da, ez dadila izan aldakuntza-koefizientearen % 10etik gorakoa ordenagailua duten familien, Internet duten familien, mugikorra duten familien eta Internet erabiltzen duen herritarren kasuan.




13.2. Laginketa-hutsegiteak

Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostenean kontsultatu daiteke nola egiten den IGIFeko laginketa-erroreen kalkulua.
2022 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn Internet duten familien ehunekoa: % 0,6
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn Internet erabiltzen duen biztanlen ehunekoa: % 1,3
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn ordenagailua duten familien ehunekoa: % 0,9
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn sakelako telefonoa duten familien ehunekoa: % 0,2

Kalitate-fitxa

Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostena

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2022 aldian:

Familien erantzunen tasa (Urtekoa): % 85,84
Pertsonen erantzunen tasa (Urtekoa): % 92,13

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2022 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 6 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2022 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2022 urtean % 64 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2022 urtean 19 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Emaitzak koherenteak dira alderdi nagusietan estatuko eta Europako azterketa-eremu bereko beste estatistika-eragiketa batzuekin.

15.4. Barne-koherentzia

IGIFko datuen arteko koherentzia, etxebizitzaren eta pertsonen koherentzia-kontrolen eta informazio-heinaren bidez bermatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 246000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak galdetegi espezifiko baten bidez lortzen dira, eta beste emaitza estatistiko batzuetatik eratorritako datuetatik abiatuta.

Datuak biltzeko erabiltzen den metodoa bi etapako laginketa da:

- Laginketaren lehen etapa Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) erantzun dioten etxebizitzek osatzen dute. Informazio gehiagorako, BJAren fitxa metodologikoa kontsulta daiteke.
- Bigarren etapa Eustatek aldez aurretik ezarritako irizpideen arabera hautatutako etxebizitzako pertsonak dira: ausaz aukeratzen da lehenengo pertsona bat etxebizitza bakoitzeko, eta, gainera, etxebizitzan ikaslerik badago eta lehen etapan hautatua izan ez bada, bigarren hautaketa egiten da 15 urteko eta gehiagoko ikasleen artean. Laginketako etxebizitzetako 6 eta 14 urte bitarteko pertsona guztiak barne hartzen dira.

Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 6.500 banako eta 5.000 familia.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

2009. urteaz geroztik, informazio-bilketa Eustatek garatutako Web inkestaren programaren bidez egiten da. 2017an, aplikazioak hobera egin zuen Canal Web-era igarotzeari esker. Aldaketa horrek Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestatik (BJA) lagina automatizatzea ahalbidetu zuen.

18.4. Datuen baliozkotzea

Zenbait baliozkotze egiten dira. Horietan, besteak beste, hein-kontrolak egiten dira emandako erantzunetan, baita grafo-kontrolak eta luzetarako baliozkotzeak ere, datuen koherentzia bermatzeko; eta, azkenik, baliozkotze gehigarri bat egiten da, datuak zuzenak direla bermatzeko.

18.5. Datuen bilketa

Inkestaren ezaugarriak kalkulatzeko, etxeetarako eta pertsonentzako pisu kalibratuak kalkulatzen dira.

Laginketa-errorearen maila zehazteko, 2005az geroztik, Taylorren metodoa erabiltzen da. Horri esker, guztizkoetarako, batezbestekoetarako eta proportzioetarako zenbatespenak kalkula daitezke. Metodoak zenbateslearen hurbilketa linealak eskaintzen ditu, eta bariantza kalkulatzen du haren laginketa-errorearen zenbatesle gisa erabiliz.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus