2001eko bigarren hiruhilekoan, 4.164 pertsona hil ziren Euskal
AEn, kopuru berdintsua, aurreko urteko aldi berean izan zenaren aldean. Herrialdeka,
Araban 509 pertsona hil ziren, 2.307 Bizkaian eta 1.348 Gipuzkoan.
Heriotza-kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.324 pertsona
hil ziren kausa horrengatik (% 31,8); haren atzetik, bigarren heriotza-kausa
gisa, zirkulazio-sistemako gaixotasunak agertzen dira, 1.304 heriotza eragin
baitzituzten (% 31,3). Hirugarren tokia, eta urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek
bete zuten, 356 heriotza eragin baitzituzten (% 8,5). Aurreko urteko hiruhileko
berean, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren kausa nagusi.
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean:
gizonezkoen artean, tumoreak baino hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko
gaixotasunak; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun
kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.
2001eko bigarren hiruhilekoan gertatuko heriotzen artean, 12
urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien, 11 mutikori eta 1 neskatori.
Hazkunde begetatiboak zeinu positiboa izan zuen 2001eko bigarren
hiruhilekoan, Euskal AEn, 293 pertsonako biztanle-gehikuntzarekin. Herrialdeka,
saldo positiboak izan ziren Araban eta Gipuzkoan, biztanleria igo egin baitzen
(128 eta 200 biztanle, hurrenez hurren). Bizkaian, aldiz, heriotzen kopurua
jaiotzena baino handiagoa izan zen (-35).