Metodologia-fitxa: Heriotzen estatistika (Kod. 010303)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
C/Donostia - San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
19/12/2022
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
19/12/2022
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Heriotzen Estatistikak (HE) Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten pertsonen heriotzen eta horien zergatien informazioa eguneratzen du, gertatu diren tokian gertatu direla.
Hauek dira HEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Jaiotza-urtea, adina
- Sexua
- Egoera zibila
- Nazionalitatea
- Bizilekua, udalerria, distritua, atala, ataria
- Heriotzaren tokia
- Heriotzaren zergatia
3.2. Sailkapen-sistemak
Lanbidea kodetzeko, Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-11) erabiltzen da, eta heriotzaren zergatia kodetzeko, Gaixotasunaren Nazioarteko Sailkapena-10. berrikuspena (GNS-10) erabiltzen da abortuen kasuan.
2011ko Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-11)
Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena-10. berrikuspena (GNS-10)
3.3. Estaldura sektoreka
HEan Euskal AEko biztanleen heriotza guztiak jasotzen dira.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Estatistikaren oinarrizko unitatea hildakoa da.
3.6. Biztanleria estatistikoa
HEren populazio-eremua Euskal AEko biztanleen heriotzak dira.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AEn gertatzen diren heriotzak jasotzen dira, hau da, Euskal AEko udalerrietako Erregistro Zibiletan inskribatu direnak, baita Euskal AEtik kanpo inskribatutako heriotzak ere, baina Euskal AEko biztanleei dagozkienak.
3.8. Denborazko estaldura
HEren jatorria honako estatistika-eragiketa hau da: Biztanleriaren mugimendu naturala. 1996. urtean, eragiketa horrek barne hartzen zituen 3 gertaera nagusiak (Jaiotzak, Ezkontzak eta Heriotzak) zein bere aldetik hartu ziren kontuan, eta banaka argitaratu, eta horrek HEa sortzea ekarri zuen. Hala ere, heriotzen eta heriotza-tasen datuei dagokienez, denborazko estalduraren hasiera 1975. urtekoa da. COVID-19aren datuak 2020. urtean argitaratzen hasi ziren.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia bat dator denborazko estalduraren hasiera-urtearekin.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak zenbaki absolututan eta tasetan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Datuak urte naturalekoak dira, datuak heriotzak gertatu ziren hilabetearen arabera argitaratu zein ez.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia
Ez dagokio.
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
HEa lankidetza teknikorako hitzarmenaren bidez egin da, Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) 2011ko urrian sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horrek 1995eko abendukoa indargabetzen du. Osasun Sailarekiko akordioa ere mantentzen da 1986. urteaz geroztik, heriotzaren zergatia kodetzeko.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan
Estatistika sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek datuen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen du, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Datuak hiru hilean behin ezagutarazten dira, aurrerapen gisa (behin-behineko datuak), eta urtero, behin betiko datuekin.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, emaitzen analisiari buruzko txostenak, grafikoak eta bistaratzeak, mikrodatuak eta honako taula estatistiko hauek jasotzen dituzte:
- Hileko datuei buruzko taula estatistikoak:
Euskal AEko heriotzak, hilabeteka, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera; bizilekua dagoen udalerriaren arabera (> 40.000 biztanle); adinaren arabera; eta heriotzaren zergatiaren arabera.
Euskal AEko urtebetetik beherakoen heriotzak, hilabeteka, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera.
Euskal AEko heriotzak, hiruhilekoka, lurralde historikoaren arabera.
- COVID-19aren datuei buruzko taula estatistikoak:
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren eta bizilekua dagoen udalerriaren arabera (> 40.000 biztanle), lurralde historikoaren/inskripzio-probintziaren, sexuaren eta adinaren arabera, eta COVID-19arekin lotutako heriotza-zergatien arabera.
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren eta heriotza-lekuaren arabera, eta COVID-19arekin zerikusia duten heriotza-zergatien arabera.
Euskal AEko heriotzak, heriotza-hilabetearen arabera, eta COVID-19arekin lotutako heriotza-zergatien arabera.
- Urteko datuei buruzko taula estatistikoak:
Euskal AEko heriotzak, bizilekua dagoen lurralde-eremuaren, sexuaren, heriotzaren zergatiaren eta hazkunde begetatiboaren arabera.
Euskal AEko heriotzak eta heriotza-tasak 1.000 biztanleko, lurralde historikoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko heriotzak, jaioturtearen eta adinaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera.
Euskal AEko heriotzak, heriotza-zergatiaren, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko suizidioak, adin-taldearen, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta Metodologia-fitxa.
- Galdetegiak
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak
- Informazio osagarria:
Egutegia
Heriotzen estatistika
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Euskal AEko heriotzak, lurralde eremuaren eta sexuaren arabera. 1975 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, adinaren eta sexuaren arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, hilaren eta sexuaren arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko urtebetetik beherakoen heriotzak, lurralde historikoaren, hiltze-lekuaren, bizitza-egunen eta sexuaren arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren eta heriotza-kausen arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, eskualdearen eta heriotza-kausen arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, udalerriaren (10.000 biztanletik gorakoak) eta heriotza-kausen arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, heriotza-kausen taldeen (GNS-9) eta sexuaren arabera (1996tik-1998ra). 1996 - 1998 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, heriotza-kausen taldeen (GNS-10) eta sexuaren arabera. 1999 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, heriotza-kausen talde handien (GNS-9) eta adin-betearen tartearen arabera (1996tik-98ra). 1996 - 1998 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, heriotza-kausen talde handien (GNS-10) eta adin-betearen tartearen arabera. 1999 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, heriotza-kausen taldeen (GNS-9), adin-betearen tartearen eta sexuaren arabera (1996tik-98ra). 1996 - 1998 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, heriotza-kausen taldeen (GNS-10), adin-betearen tartearen eta sexuaren arabera. 1999 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko hildakoen batez besteko adina, lurralde historikoaren, heriotza-kausen talde handiaren (GNS-9) eta sexuaren arabera (1996tik-98ra). 1996 - 1998 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko hildakoen batez besteko adina, lurralde historikoaren, heriotza-kausen talde handiaren (GNS-10) eta sexuaren arabera. 1999 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko jaiotinguruko heriotzak, lurralde historikoaren, heriotza-kausen eta sexuaren arabera. 1996 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, sexuaren, jaiotza-urtearen, betetako adina edo ezaren eta urtearen arabera. 1975 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, udalerriaren, sexuaren, jaiotza-bostartekoaren eta urtearen arabera. 1976-1980 - 2016-2020 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, kide izate-belaunaldiaren eta urtearen arabera. 1975 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, sexuaren, hilabetearen eta urtearen arabera. 1975 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal EAko hileko heriotzak, adinaren, sexuaren eta bizilekuaren lurralde historikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2023/07/18 | |
Euskal AEko hileko heriotzak, adinaren, sexuaren eta kausaren arabera. 2010 - 2022 | 2023/07/18 | |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
Mikrodatuak |
---|
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 1996 (zip, 0,4 MB) | 12/09/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2018 (zip, 0,4 MB) | 25/09/2019 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2019 (zip, 2,4 MB) | 27/07/2020 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2007 (zip, 0,4 MB) | 24/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 1997 (zip, 0,4 MB) | 19/09/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 1998 (zip, 0,4 MB) | 20/09/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 1999 (zip, 0,4 MB) | 23/09/2013 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2000 (zip, 0,4 MB) | 12/09/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2001 (zip, 0,4 MB) | 15/09/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2002 (zip, 0,4 MB) | 16/09/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2003 (zip, 0,4 MB) | 14/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2004 (zip, 0,4 MB) | 16/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2006 (zip, 0,4 MB) | 23/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2005 (zip, 0,4 MB) | 17/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2008 (zip, 0,4 MB) | 28/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2009 (zip, 0,4 MB) | 30/10/2014 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2010 (zip, 0,4 MB) | 10/04/2015 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2011 (zip, 0,4 MB) | 14/04/2015 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2012 (zip, 0,4 MB) | 24/04/2015 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2013 (zip, 0,4 MB) | 14/05/2015 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2014 (zip, 0,4 MB) | 17/12/2015 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2015 (zip, 0,4 MB) | 14/03/2016 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2016 (zip, 0,4 MB) | 10/02/2017 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2017 (zip, 0,4 MB) | 12/09/2019 |
Mikrodatu fitxategiak. Heriotzen estatistika. 1996-2022 (zip, 3,8 MB) | 18/07/2023 |
Deskribapena fitxategia. Heriotzen estatistika. 1996-2022 (pdf, 0,5 MB) | 18/07/2023 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2022 (zip, 0,7 MB) | 18/07/2023 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2020 (zip, 0,4 MB) | 29/07/2021 |
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Heriotzen estatistika. 2021 (zip, 0,3 MB) | 26/07/2022 |
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
HEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
HEaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Estatistikako Institutu Nazionala (EIN)
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
- Hedabideak
- Udalak
- Partikularrak
2021. urtean, Inpaktuen indizea, prentsako eta hedabide digitaletako albiste kopurua adierazten duena, 3 izan da. Web-bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web-bisiten kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021ean, gogobetetze-indizea 4,18 izan da, eta emandako garrantzi-maila, 4,27. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, HEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
% 100eko estaldura-tasari eusteko eta datu egotzien ehunekoa murrizteko, edo 0ra ere iristeko, helburua ezartzen da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Egotzitako datuen ehunekoaren adierazlea, zehazki HEarentzat, informazio-gabetasuna duen eremuren bat egotzi den buletinen ehunekoa neurtzen duena, % 0,23koa izan da 2021ean.
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren datara arte igarotako denbora neurtzen duena, 2021ean, 6 hilabetekoa izan da hiruhileko argitalpenetan, eta 7 hilabetekoa izan da urtekoan.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpen-egutegiaren arabera argitaratzen dira. Egutegiaren betetze-mailaren adierazlea % 100 izan da 2021ean.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Konparagarritasun-tasa, erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 100 izan da 2021ean.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen seriean hutsunerik gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 25 urtekoa izan da 2021ean.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Heriotzen zifrak koherenteak dira INEren heriotzen estatistikarekin.
15.4. Barne-koherentzia
Argitaratutako emaitzen koherentzia bermatzeko beharrezkoak diren kontrolak eta baliozkotzeak egiten dira.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 178.000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Indarreko urteko hileko datuak behin-behinekoak dira. Datu hauek berrikusi egin behar dira eta, urtea itxita, behin betiko bilakatzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak administrazio-izaerako informaziotik lortzen dira.
Ikertutako unitateak 23.000 heriotza dira, gutxi gorabehera.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Hilekoa
18.3. Datu-bilketa
Inguruabar berezirik ez duten heriotzen kasuan, datuak Heriotza Ziurtagiri Medikotik/Heriotza Buletin Estatistikotik (HZM/HBE) jasotzen dira Erregistro Zibilean. Bizitzako lehen 24 orduak baino lehen gertatutako heriotzen kasuan, informazioa Erditzeen Buletin Estatistikoan jasotzen da, eta egoera bortitz edo ez oso argietan gertatzen diren heriotzen kasuan, Heriotza Judizialaren Buletin Estatistikoan (HJBE). Buletin horiek EINek diseinatzen ditu.
Hortaz, informazioa lortzeko metodoa administrazio-dokumentuen transkripzioa da.
18.4. Datuen baliozkotzea
Buletinetan 2 kontrol mota ezartzen dira:
A. Zuzendu beharreko erroreak:
1. Hein-erroreak: ez dute ahalbidetzen hein jakin batetik kanpoko balioak sartzea.
2. Koherentzia-erroreak: ez dira onartu behar inolaz ere.
3. Beste errore mota batzuk hautematen dira sartzen den datua baimenduta ez dauden kodeen kanpo-zerrenda batean ageri delako. Sistema hori heriotzaren zergatia baliozkotzeko erabiltzen da, adinaren eta sexuaren arabera.
B. Kontuan hartu beharreko oharrak:
1. Heinetik kanpoko balioak sartzea ahalbidetzen duten oharrak, baina beste bide batzuetatik egiaztatu behar direnak, datuari eutsiz, egiazkoa bada.
2. Berretsi behar diren eta onar daitezkeen koherentzia-oharrak.
Modu gehigarrian, beste baliozkotze-prozesu independente bat egiten da, beste balizko errore batzuk kontrolatzen dituena eta errore-zerrendak sortzen dituena, ziurtatu, egiaztatu eta zuzendu daitezen, hala badagokie. Behin erroreen zerrendak egiaztatu direnean, beste baliozkotze bat egiten da beste programa baten bidez, egiaztatzeko dena ondo egin dela.
Azkenik, kalitate-kontroleko zerrenda batzuk sortzen dira. Horietan, gertaera bakoitzeko erregistro-ehuneko jakin bat (% 5) ateratzen da, grabazioa berrikuste aldera. Osasun-datuen errore- eta kalitate-zerrenda espezifikoak Osasun Sailak sortzen eta egiaztatzen ditu.
Behin erroreak zuzendutakoan eta erroreen zein kalitate-kontroleko zerrendak berrikusitakoan, hileko datuak behin betikotzat jotzen dira.
18.5. Datuen bilketa
Behin betiko hileko datuak informazioa osatzea ezinezkoa izan den kasuetan bakarrik egozten dira. Balioak ausaz egozten dira, aldagai bakoitzerako lortutako maiztasunak kontuan hartuta. Identifikazio-aldagaiak: udalerria, lurraldea, liburukia eta inskripzio-orria, gako direnez, ez dira egozten; hori dela eta, behar bezala beteta egon behar dute buletin bakoitzaren barruan.
Honako ustiapen hauek egiten dira:
- Hileroko ustiapena: Behin hileko sorta bateko datuak behin betikotzat emandakoan, aurreko hilabeteari dagokion sortako informazioaren ustiapena egiten da. Lurralde-mailako taula batzuk sortzen dira, datuen barne-kontrol gisa balio dutenak eta aurreko informazioan izandako aldaketak hautematea ahalbidetzen dutenak. Ez da hileko ustiapen hori ezagutarazten.
- Hiru hilean behingo ustiapena: Hiruhileko bati buruzko behin-behineko datuak jaso ondoren (3 hilabeteak + hurrengo hilabetea), hiruhileko ustiapena egiten da, Euskal AEtik kanpo gertatu diren baina Euskal AEko herritarrei dagozkien heriotzak barne. Informazio hori Eustaten webgunean argitaratuta dago.
- Urteko ustiapena: Urtero, EINi azken fitxategi bat bidaltzen zaio, urte guztiko heriotzak egotzita dituena. Halaber, Eustatek, EINen eskutik, urtero jasotzen du Euskal AEtik kanpo gertatu diren baina Euskal AEko biztanleei dagozkien heriotzei buruzko informazioa, heriotzaren zergatia kodetuta. Ustiapen horretan sortutako taulak Eustaten webgunean argitaratzen dira.
18.6. Doikuntza
Urtaro-doikuntzak egiten dira heriotzen serie nagusirako joera ateratzeko eta argitaratzeko.
19. Oharrak