HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 1990ETIK LEHEN ALDIZ,...

2002/07/05eko prentsa-oharra

 

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2001eko laugarren hiruhilekoa

 

1990ETIK LEHEN ALDIZ, HERIOTZA BAINO JAIOTZA GEHIAGO IZAN DA

 

Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak eta tumoreak dira heriotza-kausa nagusiak 2001. urtean

2001. urteko heriotzen behin-behineko kopurua 17.487ra iritsi da; horietarik, 9.310 gizonezkoak eta 8.177 emakumezkoak dira. Erkidegotik kanpo hildako Euskal AEko egoiliarrei buruzko datuak jasotzeke daudela, 2000an baino 193 heriotza gutxiago izan ziren, baldintza berdinetan; horrenbestez, % 1,1eko jaitsiera gertatu da, Eustaten datuen arabera.

2001eko behin-behineko datuekin, lehen aldiz 1990etik, jaiotakoak hildakoak baino gehiago izan dira (18 pertsona gehiago), eta Euskal AEko hazkunde begetatiboak zeinu positiboa hartu du. Herrialdeka, saldo positiboak izan ziren Araban eta Gipuzkoan, 299 eta 432 biztanle irabazi baitzituzten, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, heriotzak jaiotzak baino gehiago izan ziren (-713), baina saldo negatiboa ia %50 jaitsi da, 2000. urtearen aldean.

2000an izandako heriotzetatik, %31,3 (5.476 heriotza) zirkulazio-aparatuko gaixotasunek eragin zituzten. Jarraian tumoreak datoz, %30,7rekin (5.369 heriotza), eta hirugarrenik, askoz urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, %9,1 hartzen dutela (1.597).

Heriotzen arrazoi nagusiak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean. Gizonezkoen artean, tumoreak baino hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

2001ean gertatuko heriotzen artean, 54 urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien, 35 mutikori eta 19 neskatori.

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández

Tel:+34-945-01 75 49 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

1990ETIK LEHEN ALDIZ, HERIOTZA BAINO JAIOTZA GEHIAGO IZAN DA

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2002/07/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0001928_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus