2001eko hirugarren hiruhilekoan, 4.166 pertsona hil ziren Euskal
AEn, aurreko urteko aldi berean baino %9,5 gehiago, EUSTATen azken datuen arabera.
Herrialdeka, Araban 503 pertsona hil ziren, 2.303 Bizkaian eta 1.360 Gipuzkoan.
Heriotza-kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.347 pertsona
hil ziren kausa horrengatik (%32,3); haren atzetik, bigarren heriotza-kausa
gisa, zirkulazio-sistemako gaixotasunak agertzen dira, 1.230 heriotza eragin
baitzituzten (%29,5). Hirugarren tokia, eta urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek
bete zuten, 340 heriotza eragin baitzituzten (%8,2).
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean:
gizonezkoen artean, tumoreak baino hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko
gaixotasunak; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun
kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.
2001eko hirugarren hiruhilekoan gertatuko heriotzen artean,
21 urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien, 11 mutikori eta 10 neskatori.
Hazkunde begetatiboak zeinu positiboa izan zuen 2001eko hirugarren
hiruhilekoan, Euskal AEn, 300 pertsonako biztanle-gehikuntzarekin. Herrialdeka,
saldo positiboak izan ziren Araban eta Gipuzkoan, biztanleria igo egin baitzen
(134 eta 200 biztanle, hurrenez hurren). Bizkaian, aldiz, heriotzen kopurua
jaiotzena baino handiagoa izan zen (-29).