HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN,...

2002/12/18ko prentsa-oharra

 

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2002ko bigarren hiruhilekoa

 

2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN, HERIOTZAK
GUTXITU EGIN DIRA, URTEKO LEHEN HIRU HILABETEAREN ALDEAN

 

2002ko apiril, maiatz eta ekainean, 4.227 pertsona hil ziren; horietatik % 52,2 gizonezkoak ziren, eta % 47,8 emakumezkoak.

2002ko bigarren hiruhileko honetan 4.227 heriotza izan dira, hau da, aurreko hiru hilean baino % 18,9 gutxiago. Izan ere, neguan izan ohi dira urte osoko hilkortasun-zifrarik handienak. Lurraldeka, Araban 478 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.357, eta Gipuzkoan 1392.

Heriotza-kausa nagusia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren: 1.312 pertsona hil ziren kausa horrengatik (% 31); haren atzetik, bigarren heriotza-kausa gisa, tumoreak ageri dira, 1.291 heriotza eragin baitzituzten (% 30,5). Hirugarren tokia arnas aparatuko gaixotasunek hartu zuten, neguko hil haietan 391 heriotza eragin baitzituzten (% 9,2).

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

2002ko bigarren hiruhilekoan gertatukoen artean, 15 heriotza urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien: 9 neskatori eta 6 mutikori.

Hazkunde begetatiboak zeinu positiboa izan zuen 2002ko bigarren hiruhilekoan, 354 pertsonako biztanle-gehikuntzarekin. Arabak eta Gipuzkoak saldo positiboak izateaz gain (176 eta 162 pertsonakoak, hurrenez hurren), Bizkaian lehenengo aldiz hazkunde begetatibo positiboko hiruhileko bat izan da, 16 pertsonako hazkundea besterik izan ez bada ere.

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Zabalo

Tel.: +34-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN, HERIOTZAK GUTXITU EGIN DIRA, URTEKO LEHEN HIRU HILABETEAREN ALDEAN

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2002/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0001965_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus