HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN,...

2002/10/04ko prentsa-oharra

 

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2002ko lehen hiruhilekoa

2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN, HERIOTZAK
% 14,1 GEHITU ZIREN, AURREKO URTEKO HIRUHILEKO BERAREN ALDEAN

2002ko urtarril, otsail eta martxoan, 5.212 pertsona hil ziren; horietatik % 52,6 gizonezkoak ziren, eta % 47,4 emakumezkoak.

2002ko lehen hiruhilekoan, 5.212 pertsona hil ziren Euskal AEn, aurreko urteko aldi berean baino % 14,1 gehiago. Lurraldeka, Araban 605 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.877, eta Gipuzkoan 1.730.

Urteko lehen hiruhilekoan izan ohi da heriotza gehien. Aurten, aipagarria da arnas aparatuko gaixotasunek eragindako heriotzen gehikuntza, aurreko hiruhilekoan baino % 59,3 gehiago izan baitira.

Heriotza-kausa nagusia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren: 1.562 pertsona hil ziren kausa horrengatik (% 30); haren atzetik, bigarren heriotza-kausa gisa, tumoreak ageri dira, 1.404 heriotza eragin baitzituzten (% 26,9). Hirugarren tokia, eta urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek hartu zuten, neguko hil haietan 704 heriotza eragin baitzituzten.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

2002ko lehen hiruhilekoan gertatukoen artean, 14 heriotza urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien: 9 mutikori eta 5 neskatori.

Hazkunde begetatiboak zeinu negatiboa izan zuen 2002ko lehen hiruhilekoan, 958 pertsonako biztanle-galerarekin. Hiru lurralde historikoetan izan ziren saldo negatiboak. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriek 41, 655 eta 262 biztanle galdu zituzten, hurrenez hurren.

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Zabalo

Tel.: +34-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN, HERIOTZAK % 14,1 GEHITU ZIREN, AURREKO URTEKO HIRUHILEKO BERAREN ALDEAN

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2002/10/04
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0001949_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali