Hilen batez besteko adina 75,3 urtekoa izan zen; 1990ean, aldiz, 71 urtekoa zen, hots, 4,3 urteko gehikuntza jazo da. Sexuka, gizonezkoak batez beste 71,4 urterekin hil ziren, eta emakumezkoak 79,9rekin. Hala ere, sexuen arteko alde hori txikituz doala ikusten da. Alde horren emaitza gisa, 80 urte bete arte emakumezkoak halako bi hiltzen dira gizonezkoak; 80 urtetik aurrera, ordea, alderantziz da.
|